miércoles, 8 de noviembre de 2023

Abaitua toponimoa

 Abaitua da Berrizko baserri baten izena, herrian bertan Abaituola baserria ere bada, ola izena atzean duela. Beste bi toponimo eratorri daude, Abaituena baserria Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen eta Abaituenetxebarri baserria, hau Mendatan. Beraz, toponimoa Bizkaian du jatorria, ziurrenik Berrizen. XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Abaitua [N, TO]
Abaittua (la casa nueba de), Nachitua, a.1796, FogVizcayaMs.
Abayttua (la cassa de) [Somera (calle de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Abaytua (el molino de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1799, FogVizcayaMs.
Abaytua (la casa y molino de) [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Abaytua (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Abaytua (la caseria titulada) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Abaytua (la cassa de) [Aulestia (puebla de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Abaytua (la ferreria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Abaytua (la ferreria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Abaytucoa (la casa de) (Zelaycoa o) [Abesua (rabal de)], Marquina, a.1796, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharragoak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Abaitua deituraren lekukoak XVI. mendearen azken urteetatik ezaguna da:

Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan toponimoa aipatzen da, partizipio dirudien artekoa dela gaineratuz:
Toponimo ez da aldatu azken mendeetan eta horrek zahar egiten du, artikuluaz gain beste bi elementu ditu eta bietan azalpenak beharrezkoak dira. Oinarriko izena habe litzateke, 'zuhaitz' esanahia duela:
[...]
4. (V arc. ap. A; H (V, G)).
Árbol. "Con ella significamos el árbol" Ast Disc 578. Cf. habetxo, habeki. v. infra HABE BIZI.
[...]

Bigarren elementua partizipio bat da, zehatzago, ahitu, 'lehortu' adiera egokia dela:

[...]
3. Secar(se), marchitar(se). "Flétrir" Foix.
Khendu dakote azala [zuhaitzari], ahitu dute eta bederazi orenetan atheratzen zautzuten lehen paper zathia. EskLAlm 1911, 49.
[...]

No hay comentarios:

Publicar un comentario