Arkauti da Gasteizko udalerriareb kontzeju bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian bada Arkauti toponimoari buruzko informazio ugari, lekuko zahar eta berriak eta etimologia batzuk ere bai. Lekuko zaharrenak XIII. mende bukaerakoak dira:
arcaut (1295)Hurrengo mendekoak dira Arkauti aldaera dutenak, interesgarriak euskal aldaera jakiteko eta, ikusiko dugun bezala, etimologia emateko:
sancho martines de arcaut (1320)
yenego martinez d'arcaute (1320)
iohan dias de arcauti (iohn dias de arcauri) (1470)Toponimo eratorri batean euskal aldaera ere bada:
joan diaz de arcabti (1470)
arcavti, arcauti (1519)
arcautirabidea (1749)Etimologiaren aldetik, P. Salaberrirena aipatzekoa da, Araba / Álava: los nombres de nuestros pueblos liburukoa, aipatutako orrialdetik jasoa:
[...]Ezin aipatu gabe argitaratu berria den azterketa bat, Valeriano Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Álava, complementarias a la obra Álava / Araba. Los nombres de nuestros pueblos (2015) de P. Salaberri, 65. or.:
Den. oficial: Arkauti / Arcaute [...] Etimol.: De etimología oscura para nosotros. Mitxelena (AV, 89) cita Arricauz, derivado de harri, y dice que de ahí seguramente habrá salido Arcauz, y añade «cf. Arcaute», pero no da más explicaciones. Sobre la apertura -i (euskera) > -e (romance) véase lo dicho en la entrada Argote [Iglesias (2001: 327) lo relaciona con Argote de A Coruña, con Argonte de la misma región y de Portugal, y con Argonde del último país. En opinión del mencionado autor, la evolución habrá sido: *uilla Argodi > *Argod > Argot > Argote, la última forma con una e paragógica, o esta otra: *uilla Argodi > *uilla Argoti > Argote. Es decir, se trataría de un topónimo creado sobre el antropónimo Argod, con evolución romance (paso -i > -e; cfr. Arkauti > Arcaute, Artzi > Arce, Mugairi > Mugaire, Oñati > Oñate)].
[...]
Arkauti aldaera lekukoetan zaharrena ez bada ere, jatorrizkotik hurbilago izango zen, jakinik -i > -e bilakaera gertatu ohi dela erromantzera egokitzean. Toponimo horrek bi elementu izango zituen, oinarrian arka izena. Hitz honen lekukoetan 'kutxa' esanahia bada ere, garai zaharragoetan uharka hitz elkartuaren sinonimoa izango zen, Lizarrako Arkaburua toponimokoa bezala.
Bigarren elementua guti izenondoa izango zen, 'txiki' esanahia duela. Aldaketa bakarra gertatuko zen, bokalarteko /g/ galdu zen, Nafarroako Sorauren herrian bezala, *Soraguren zaharrago batetik aldatua. Beharbada *Arkaguti > Arkauti bilakaerak erraztu zen aurreko silaban belare bat izatean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario