Kardelene da Oiartzungo etxe bat. Oiartzungo toponimia = Toponimia de Oiartzun liburuan aipatzen dute, baina informazio gehiago gaineratu gabe, 173. or.:
Kardelene. Etxea.XX. mendeko bigarren erdialdean agertzen da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
Pierresenea izenez ere ezagutzen dena.
KARDELENE (prop.) Iturriotz ballara, OiartzunLekuko zaharragorik ez da lortu, baina dagoenarekin nahikoa da analisi etimologikoa egiteko, jakinik izena ez dela askorik aldatu. Bukaeran jabetza adieraztekoa dago eta hori ohikoa da etxe izenetan. Oinarrian antroponimo bat izan ohi da eta hala gertatu da toponimo honekin, Gardele antroponimoa dagoelako, Kardel aldaerarekin. Kardel toponimoen oinarrietan dagoen bera. Azken sarrera horretan informazio gehiago Erdi Aroko antroponimo honetaz. Gainera, izen horren lekukoak oso zaharrak dira, milurte ingurukoak eta, beraz, Oiartzungo toponimoaren sorrera data garai hartakoa izan liteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario