Gipuzkoako toponimo hau heldu zaigu deitura bihurtua, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik ezaguna izan zen Azkoitian:
Imitarte izena iluna da, bukaeran arte hitza dago baina hasiera ez da hain argia. Hala ere, Erdi Aroko antroponimiak laguntza eman dezake, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaldua. Beraz *Amiti + arte > *Imitiarte > Imitarte. Bilakaera berdintsua Imitola toponimoari ere gertatuko zitzaion.
Antroponimoa erakutsi ondoren, bigarren elementuaren txanda heldu da. Arte hitza argia bada ere, iluna da testuinguru horretan, zaila delako arte hori zuhaitz izena izatea. Fenomeno bera beste toponimo batzuetan gertatzen da, Magdalenoarte eta Galindarte toponimoetan bezala, oinarrian antroponimoa dutela. Ziurrenik arte toponimo hauetan leku esanahia zuela, baina ziurtasunik ez dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario