miércoles, 22 de noviembre de 2023

Malkorbe toponimoa

 Malkorbe da Gipuzkoako hiru herritan dagoen toponimoa. Getarian hondartza bat da eta aurkintza bat Berastegin eta Ibarran.
Getariako toponimoaz bada XVIII. mendeko lekuko bat, Gipuzkoa en el siglo XVIII a la luz de la obra de Tomás López lanetik jasoa:

De Montañas se conocen las nombradas Garate el Monte e Ysla de S[a]n Anton, y la peña nombrada malcobre, y no se sabe que haya Canteras de Jaspe Marmol, ni otras piedras preciosas, como tampoco Lapidas, Medallas, ni Ynscripciones, sino una que se pondra en su lugar.
Lekuko zahar honetan aldaketa bat dago, ziurrenik kobre izenaren eraginez, izan ere, toponimoaren elementuak aski argiak dira, lehenengoa malkor izango zen, malkar izenaren aldaera dena, Malkorri toponimoaren informazio gehiago hitz horretaz. Azkena -be atzizkia litzateke, behe hitz ezagunaren laburketa. Toponimoaren elementu berdinak Malgorbe toponimoan daude, baina honetan herskari belarea ahostunduko zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario