Gongeda da Alonsotegi eta Barakaldo herrien arteko tontorra, baita ere lepoa eta kortabasoa. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik eskuratu dira Gongeda toponimoaren lekuko zaharrenak:
gongueda (1793/03/09)Toponimoan ez da aldaketarik izan azken berrehun urteetan eta, beraz, hortik hasiko da analisia, Gongeda izenetik. Blog honetan bada oso antzekoa den toponimoa, Gongeta. Ezberdintasun bakarra herskari horzkarian datza, azken honetan ahoskabea bada, bestean ahostuna da. Etimologia berdina izango lukete, konka izena eta, bukaeran, -eta atzizkia. Hala bada, bilakaera gertatu zen, *Gongeta > Gongeda, eta arrazoia ez da argia. Beharbada erdararen eraginez aldatua da, Artieda herri izenean bezala, baina horrek aspaldiko eragina salatuko luke eta bilakaera hori ez da arrunta.
Gongueda (1956)
gongueda (1958)
No hay comentarios:
Publicar un comentario