miércoles, 4 de octubre de 2023

Gongeta toponimoa

 Gongeta da Elorrioko toponimo bat, mendi bat. Bi toponimo eratorri daude, Gongetaburu aurkintza eta Gongetakolaua mendi-hobia. Gipuzkoan ere badago, Bergaran baserri bat da Gongetako solobarrena izeneko basoa ere badago.
Elorrioko toponimoaz, lekuko zaharrak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Gongueta [N, NO]
Gongueta (inquilino) (Miguel de), Arrazola, a.1798, FogVizcayaMs.
Gongueta (ynquilino) (Juan de) [Gastea (cofradia de)], Elorrio, a.1745, FogVizcayaMs.

Gipuzkoakoaren lekukoak askoz zaharragoak dira, Gongeta baserrikoak XVI. mendean hasten direlako. Horrela, Domingo de Gongaeta 1520. urteko agiri batean dago eta hurrengo mendean Gongaeta eta Gongeta azaltzen dira. Gerora, Gongeta baino ez da agertzen, 1860. urteko Gongaeta salbuespena dela.
Lekuko jatorrenak zaharrenak izan ohi dira eta toponimo honetan ere halaxe gertatzen da, Gongaeta > Gongeta bilakaera agerikoa da eta, beraz, analisia Gongaeta aldaeratik hasiko da. Bi elementu izan ditzake, bukaeran -eta atzizkia oso arrunta toponimian eta oinarrian gonga hitza izan daiteke:
gonga.
Etim. De lat. concha.
(AN ap. A ; SP, H), gonka (R ap. A ), gunka (Chaho, H), bunka (S ap. Lrq ), onga, onka (S ap. A ), unga (BN-baig ap. A ; Dv, H), unka (Lh (+ -kh-)) Robo (medida de capacidad).
[...]
Para la presencia de gonga en la toponimia, ya desde la Edad Media (Gongaldeco, Argonga, Argongueta), más relacionado seguramente con konka, v. ApV. Cf. konka. v. konkarka.
Gongaren esanahia ez da ongi egokitzen toponimo baterako, baina Orotariko Euskal Hiztegian beste hitz bat aipatzen dute, esabilera toponimorako ona, konka izena, hain zuzen:
1 konka.
Etim. Quizá del lat. concha (cf. REW 2112).
1. (Lar, H (V, G)).
"Cuenca, hortera de palo, konka, erratillua" Lar.
Hemeretzü kunka olho, etxerat eramaiteko. 'Dix neuf conques d'avoine' . Etch 416.

Loterian irabazteko musker bat bi buztaneki zai-artean konka txikian uduku bear da (R-uzt). "Entre salvado en pequeño depósito." A EY I 461.

2. "(B), hueco" A.
Toponimoak lekuaren ezaugarri bat nabarmena izango zuen, sakonune bat edo toponimo honetako -eta atzizkiak adieraziko lukeen bezala, sakonune multzo bat. Gaztelaniaz cuenca hitza erabili ohi da, jatorri bereko hitza litzateke, latinetik jasoa eta toponimian ohikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario