viernes, 12 de abril de 2024

Urtzallekoa toponimoa

 Urtzallekoa da Oñatiko etxe baten izena. Lekuko bat du Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

*URZALLEKOA (prop.) 1771, Zubillaga auzoa
Toponimoa zaharra da, aspaldian galdutako lanbide izen bat dagoelako, urtzaile izena, hain zuzen, Urzelategi toponimoan azaldua. Horrela, Oñatiko etxea urtzaile baten etxea izango zen eta hortik izena hartuko zuen. Toponimo honen kasuan ez zen -tegi atzizkirik erabili, -ko atzizkia eta ondoren artikulua daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario