miércoles, 10 de abril de 2024

Urzelategi toponimoa

 Urzelategi da Astigarragako baserri bat. Beste lekuko baten arabera, baserria Urzallategi zen. Web orri horretan argazki bat dago eta bertan baserriaren aurrealdea ikusten da eta hor dago xafla batean baserriaren izena, Urzallategi. Beraz, bi izen daude, ofiziala dena eta baserrian dagoena. Aukera bat behar izanez gero, Urzallategi aldaerak garai bateko ahoskera gordeko zuen eta hori lehenetsiko da. Bestea, gaur egungo aldaera izan daiteke edo toponimoaren berrinterpretazio baten ondorengoa. Hala bazen, Urzallategi izenak analisirako hobea izango da.
Toponimoak bi elementu izan ditzake, lehena urzalla- iluna eta ondoren -tegi atzizkia, oso arrunta etxe izenetan. Hasierakoa urtzaile hitza izan daiteke:

1. (-ille V, G; Urt III 419; -alle Lar, Añ), urtzailla (V), urtzale (L, B), urzale. Ref.: A (urtzailla).
"Fundidor" Lar, A. "Herrero, otro que llaman fundidor" Lar. "Refinador" Ib. "Herrero, el fundidor" Añ. "Fondeur (de cloches, etc.)" Lh. Cf. Lar Cor 71: "El otro acercándose a la fragua con una palanca gruesa y larga de hierro, [...]; llámase urtzallea, fundidor, derretidor".
Oinarriaren azken bokala aldatuko zen, agian bokal asimilazioaren eraginez. Bestela, urtzaile hitzaren eratorpen aldaera ere izan zitekeen, beste hitz askotan gertatzen den bezala, maite > maitatu.
Urtzailerik ez da geratzen burdinolen garaia ere galdu zelako, baina lanbide zahar honen lekuko toponimikorik oraindik bada, Urzelategi toponimoa bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario