lunes, 3 de marzo de 2025

Ansobi toponimoa

 Dimako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, XVIII. mendearen bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkitua:

Ansobi [N, TO]
Ansobi (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra denez, ziurtasun maila apala da eta lekuko gehiago agertuz gero, plazaratutako etimologia alda liteke zatiz edo osorik, baina sarrera honetan dagoenarekin azterketa egingo dugu.
Toponimoa laburra bada ere, bi elementuz osaturik dago, lehena Antso antroponimoa eta azkena hobi izena. Beraz, interpretazio zuzena bada, leku hori Antsoren hobia izango zen garai batean eta gero etxea eraiki zuten. Horrelako toponimoak asko ez dira baina blog honetan gutxienez bi izan dira aztertuak, Lopesantxesobia eta Jaunperobia toponimoak, batean Lope Santxezen hobia dugu eta bestean Jaun Peruren hobia. Dimako toponimoan antroponimo hutsa agertzen da, besteetan ez bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario