lunes, 17 de marzo de 2025

Otxoategi toponimoak

 Otxoategi da Gabiriako baserri baten izena. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Otzoátegi (1857). XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

OTXOATEGI (transf. en finca de recreo)
Aipatutako liburuan bada beste toponimo bat oso antzekoa, Olaberrian:
*OTSOATEGI (prop.)
Hauetaz gain, Bizkaian ere izan zen, Bakio herrian eta bi mendetako lekukoak bildu dira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Ochoategui [N, TO]
Ochoategui (la casa de), Baquio, a.1799, FogVizcayaMs.
Ochoategui (la cassa de), Baquio, a.1704, FogVizcayaMs.
Ochoategui_la_Mayor (la caseria de), Santa Maria de Basigo, a.1641, FogVizcayaMs.
Ochoategui_Menor (la caseria de), Santa Maria de Basigo, a.1641, FogVizcayaMs.


Ochoategui [N, NO]
Ochoategui (Juan de Çubel Garay), Santa Maria de Basigo, a.1641, FogVizcayaMs.
Ochoategui (Pedro_Ant(oni)o de) [Mantegueruena (la casa de)], Guecho, a.1796, FogVizcayaMs.
Otxategi aldaera ere izan zen, baina bi lekuko besterik ez dira jaso, biak XVIII. mendekoak:
Ochategui [N, TO]
Ochategui (la casa de), Baquio, a.1796, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Ochategui (la cassa de), Baquio, a.1704, FogVizcayaMs.
Bakioko lekukoen kopurua eta kronologia aintzat hartuz, Otxoategi > Otxategi bilakaera gertatu zen, baina ez zuen nagusitzea lortu.
Toponimoen etimologiari buruz, ez dute zailtasun berezirik; bi elementu dituzte, bukaeran -tegi atzizkia, oso arrunta etxe izenetan eta oinarrian Otxoa antroponimoa. Erdi Aroan oso ezaguna izan zen eta lekuko ugari utzi ditu, antroponimikoak zein toponimikoak, Otxoategi azken multzokoa dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario