miércoles, 19 de marzo de 2025

Zorrotzarrieta toponimoa

 Zorrotzarrieta da Donostiako erreka bat, egun desagertua. XX. mende bukaerako lekuko bat dago Donostiako toponimia izenburuko lanean:

*ZORROTZARRIETAKO ERREKA: Zorrotzarrietako erreka (U.T.); Zorrotzarritako erreka (1989, D.U.T.B.). 64-28-8, K.
Toponimoak ez du zailtasunik, zorroztarri hitz elkartua dagoelako, zorrotzarri aldaera erabiliz. Hitz hori blog honetan aztertutako beste toponimo batean agertzen da, Zorrostarriaga toponimo zaharrean, hain zuzen. Beharbada azken toponimo honetan hitz elkartu zaharra agertzen da eta Gipuzkoakoan berriagoa, gardena delako, baina hori ez da ziurra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario