lunes, 15 de septiembre de 2025

Untzalu toponimoa

 Untzalu da Orexako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira: Unsaluberri (1992), Unsalu Berri (1993)...
XX. mendeko lekuko zaharrago bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

UNSALU (desh.), Orexa
Azkenik, beste lekuko bat askoz zaharragoa dago, XVII. mende hasierakoa, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa: Unsalonia, Oreja.
Lekuko hau besteetatik aldentzen da, baina ez asko, kontuan izanik oinarria, Untzalu antroponimoa, gaztelaniaz Gonzalo dena. 
Egungo toponimoan antroponimo hutsa badago ere, Unsalonia aldaeran artikuluaz gain, genitiboa dago.
Aipagarria da lekuko gehienetako txistukaria apikaria dela, <s> bezala, baina ofiziala afrikatua da, <tz>.

No hay comentarios:

Publicar un comentario