Ellauri da Zeanuriko baserria eta biztanlegunea, toponimo eratorri bat du, Ellaurikolarrea izeneko tontorra. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVII. mendekoa da, Ellauri (1670).
Toponimoa deitura bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bukaeratik lekukoak agertzen dira:
Toponimoa oso egonkorra izan eta ez da aldaketarik aurkitu azken 40 urteetan. Beraz, analisia izen horretatik hasiko da eta agerikoa da bi elementu dituela, bukaeran huri izena, Zeanuri toponimoan bezala eta oinarrian oso ohikoa da antroponimo bat izatea eta aukerakoena Bella litzateke, Vigila germanikoaren aldaera bat, A. Irigoienen De re philologica linguae uasconicae V liburuan aipatua:
Belaco a.1072 GzMorenoBRAH (35) 197ss., frente a la extendida forma masculina Bela, la cual alterna con Bella, ambas reducción de la visigótica Vigila, véase Domno Belati en (+-ti). Como señala Julio Caro Baroja (36), el libro del linaje de la casa de Ayala, refiriéndose a la época de Alfonso VI, año 1076, en que parece que existió el primer señor del valle alavés así llamado, afirma lo siguiente: "E los que vinieron a poblar la tierra de Ayala, dellos eran vascongados, e dellos latinados. E los vascongados llamaron a este don Vela JaunVelaco, e los latinados Don Belaco".Hala izan bazen, aldaketa bat gertatu zen, hasierako herskaria galdu zelako. Gertaera hau ohikoa da b- hasiera duten hitz batzuekin. Gogoan hartzekoa da Ellakuria toponimoa, aztergai den toponimoarekin oso lotura handia duena eta bilakaera bera jasan zuena, herskari ezpainkaria galduz, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan azaldua:
147. —bele, bela «cuervo» [...] Para Vigila, Veila, Vela, patr. Veilaz, etc., remito a Menéndez Pidal, Orígenes § 142. No creo que haya que descartar la posibilidad de que cast. bellaco sea un diminutivo de este antropónimo. Así vizc. Ellacuria (hay también Ellacuriaga) seria el equivalente de Villa Bellaco en doc. leonés de 1073.
No hay comentarios:
Publicar un comentario