Ermotegi da Urnietako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Ermotegui (1857). XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
ERMOTEGI (prop.) 1713 Oztaran ballara, UrnietaBaina liburu berean beste bi lekuko daude, biak baserriak, Usurbil herrikoak:
ERMOTEGI AUNDI (prop.) San Esteban de Urdaiaga ballara, UsurbilAzkenik, beste lekuko bat askoz zaharragoa dago, XVII. mende hasierakoa, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa: Ermotegui andia, Usurbil.
ERMOTEGI TXIKI (prop.) San Esteban de Urdaiaga ballara, Usurbil
Toponimoak, gutxienez, 400 urte ditu eta ziurrenik gehiago. Elementuak zehazterakoan, argi dago bukaeran -tegi atzizkia dagoela, baina hasierako ermo- iluna da. Hala ere, blog honetan dago hasiera bera duena, Ermodo toponimoa. Honetarako Vermudo antroponimoa proposatu genuen eta Ermotegirako ere egokia izan daiteke. Bietan hasierako herskariaren galera gertatu zen baina Bizkaiko Ermodok horzkari ahostuna du Ermotegi toponimoan ez bezala. Beharbada Vermudoren aldaera bat erabilia zen, Vermut, esaterako.
Beste aukera bat dago, irmo hitzaren aldaeren artean ermo dago eta ez zen zaila izango izengoiti bihurtzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario