lunes, 30 de marzo de 2026

Enbokadi toponimoa

 Enbokadi da Ataungo toponimo baten oinarria:

Enbokadisoroko zelaia
Embokadi sooko zelaye: (= la planicie de la heredad de Embokadi). 1816, estercolar en “Embocadi soro”. Según tradición en dicho sitio existio un redil llamado Gurutzagako illorra, propiedad de la casa Guruzeaga.
    Izaera: zelaia
    Kokalekua: Bedamburu
    Erreferentzia: 08. karp. 009. zk. 3304 erreg.
Ataungo toponimia sailaren biltzaileak ez zuen analisi etimologikorik eman eta horrek adieraz dezake harentzat toponimoaren elementuak ezezagunak zirela. Etimologia emateko, alde batera utziko ditugu ezagunak diren elementuak, soro eta zelai eta arreta emango diogu toponimoaren oinarriari, enbokadi- toponimoaren zatiari.
Analisia atzetik aurrera eginez, bukaeran -di atzizkia dugu eta aurrerako beste bat, -ka txikigarria, -ko atzizkiaren aldaeratzat har daitekeena, Larraka toponimoan dagoen bera. Aurreneko zatia geratzen da, enbo- ezezaguna, baina enbor hitza bada eta bilakaera bat da dardarkari bukaeran duten hitz batzuetan fonema hori galtzen dela, horrela gertatzen da hamabi, hamahiru zenbakiekin, hamar eta bi, hiru egitura dutela. Beraz, Enbokadiren egitura litzateke enbo- 'enbor' + -ka + -di. Garai batean *enboka hitza izan zitekeen enbor txikidun landare bat izendatzeko eta haren eremu bat *enbokadi izenarekin ezagutuko zuten. Hitz horiek, beharbada, Ataun ingurukoak baino ez ziren eta gero galdu ziren eta geratu den azken aztarrena toponimo hau da, XIX. mende hasierakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario