Gipuzkoako herri izena. Larraul izenak analisi bat baino gehiago ahalbidetzen du, baina Auñamendi entziklopediakoak arazo nabarmena du: larra + une, bukaerako sudurkaria alboko bihurtu behar duelako, baina horretarako ez dago arrazoirik.
Analisi errazagoa du larra- 'larre' + ahul adjektiboa. Ahul izaki bizidinekin erabili ohi da, baina OEHak erakutsi bezala:" ahul [...] (V, G, L, B, BN, S ap. A; Dv). "Lur ahulak, terres pauvres" Dv. "Terreno poco fértil" A. Lur ahul batean erein giristino azi saindua. "Dans une terre débile". Ardoy SFran 319.". Beraz, arazorik ez litzateke. Dena den, ahul ez da batere ohikoa toponimian. Horrela izanez gero, aukera bada pentsatzeko aldaketa bat gertatu dela, eta rr-l fonemak ez ziren jatorrizkoak, rr-r baizik, beraz, *Larraur jatorrizkoa izan liteke, hau da, larra- 'larre' + aur 'aurre'.
Bi analisiak posibleak dira, batean toponimoak ez luke inolako aldaketarik jasoko, bestean rr-r > rr-l dardarkarien disimilazioa. Lekuko zaharrenetan egungo forma agertzen da, toponimoa Erdi Arotik ez da aldatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario