Bi baserri horiek ez dira berriak, Morgakoa XVII. mendearen erdialdean bazen eta Sondikakoa XVIII. mendearen hasieratik gutxienez, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuko lekukoek erakusten duten bezala:
Guezuraga [N, TO]Lekuko horiei gainera litzaieke ustezko beste toponimo bat, Gezura, aipatutako liburuan ere agertzen dena:
Guesuraga (la casa de), Morga 18.1796, FogVizcayaMs. -/Sondica, a.1704, FogVizcayaMs. 18.1796, FogVizcayaMs.
Guesuraga (la caseria de) [Goiri (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Guesuraga_de_Abaxo (la caseria de) [Oñarte (uarrio de)], Morga, a.1704, FogVizcayaMs.
Guezuraga_de_Abajo (la caseria de), Morga, a.1745, FogVizcayaMs.
Gueçuraga_de_Abaxo (la casa de), Morga, a.1641, FogVizcayaMs.
Guesuraga_de_Arriba (la caseria de), Morga, a.1745, FogVizcayaMs.
Gueçuraga_de_Suso (la casa de), Morga, a.1641, FogVizcayaMs.
Guesuraga_Goicoa (la caseria de) [Oñarte (uarrio de)], Morga, a.1704, FogVizcayaMs.
Guezura [N, NO]Dena den, honen datu gehiagorik izan ezean, Gezuraga toponimoaren laburketa izan liteke, bokal arteko /g/ galdua: Gezuraga > Gezura, nahiz eta horretaz ziurtasunik ez izan.
Guesura (Maria de) [Arrien (la caseria de)], Rigoitia, a.1745, FogVizcayaMs.
Guezura (Domingo de) [Vribarri (la cassa y torre de) (pr.n.res)] [Uribarri (barrio de)], Begoña, a.1704, FogVizcayaMs.
Gezura alde batera utzirik, Gezuraga liteke aztertzeko toponimoa, s/z ulergarria da Bizkaiko toponimoetan, jakinik txistukarien neutralizazioa aspaldi hasia zela, bi fonemak batuz.
Toponimoaren azken zatia erraza da, -aga atzizkia, baina hasierakoa? Ezin izan gezur hitza, toponimoa orduan *Gezurraga izango zelako, eta ez dago lekuko bakar ere horrela. *Gezura, dena den, ezezaguna da; baina irtenbidea izan liteke jakinez badagoela oso antzekoa den hitza, geruza, toponimo baterako egokia ere izan litekeena. Azken hitz honen jatorrian latinean izango zen, caesura izena mailegatuko zen eta *gezura bezala euskarara egokituko zen. Hitz horrek Gezuraga toponimoa sortuko zen. Gero, *gezura hitzak metatesia jasan, z-r > r-z, eta geruza hitza sortu, egun ezagutzen dena.
Latinean caesura hitzak 'mozketa' esanahia bazuen, egungo geruza izenaren esanahira jauzi bat dago, baina hitzaren testuinguru toponimikoak laguntzen du esanahiaren mugimendua azaltzen, lurreko mozketak, irristadurak, azaleratzen ditu sakontasun apurrik izanez gero, lurraren estratuak, hau da, geruzak. Eta horrela esanahiaz aldatuko zen, egun duena hartuz.
Latinetik jasotako hitzak ondorengo toponimikoak utzi ditu, Galizian esaterako. Hango Cesuras edo Cesures toponimoa latinetikoa ere dute, Arqueotoponimia blogeko Cesuras y Crecente sarreran badago toponimoaren eta latineko hitzaren ondorengoaren arteko azalpena.
Eguneraketa (2020-05-30):
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan Gezuraga zein gezur- aipatuak dira:
277. — gezal, gesal «agua de mar» «salitre, nitro» «agua sulfurosa»: top. Kessalla, Al., 1025; Guesala, Guesalaga, Guesalaz, Guesalibar, Guezala. Acaso gezur- en Guezuraga tenga valor análogo. Aizquibel señala también la existencia de un ap. Guezurmendi que difícilmente pudo significar como él quiere «monte de embustes». Los testimonios medievales apuntan siempre a gesal, con s: en Irache Guissalza, original de 1084, Guessaliuar, 1212.Berak adierazten duen bezala, badago arazo bat gesal eta gezur- lotzeko, txistukaria ezberdina dela, lekuko zaharrenetan, behintzat. Hori dela eta, lehenago emandako etimologia, latinaren caesura hitzaren mailegutzat har liteke toponimoako *gezura eta hiztegietako geruza, esanahiaren aldaketa bat jasoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario