Mostrando entradas con la etiqueta geruza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta geruza. Mostrar todas las entradas

sábado, 30 de mayo de 2020

Guzurmendi toponimoa

Hiru dira Guzurmendi toponimoa duten lekuak, Gorlizen, tontorra eta biztanle-entitatea eta Garai herrian baserria. Toponimoa, beraz, Bizkaikoa da.
Gorlizko toponimoei buruzko informazio ugari bada Gorlizko toponimia izeneko ikerketa lanean, 307-311. orrialdeetan. Lekuko zahar batzuk, XVIII. mendetik hona: Gusurmendy (1792), Guzurmendi (1796)... Txistukariaren agerpen grafikoaz gain, ez dago bestelako aldaerarik.
Etimologia ere ematen dute, honakoa jarriz:
Aparentemente significaría 'monte de las mentiras', de la variante occidental guzur 'mentira' (estándar gezur) a la que se añade el sustantivo mendi 'montaña'. Sin embargo, el significado no nos parece adecuado para denominar un lugar de estas características, por lo que creemos más plausible relacionarlo, como hace Mitxelena (Apellidos vascos, 277), con gezur 'agua de mar, salitre', emparentado con gesal 'salitre' y ur 'agua'. Dice además: "Aizquibel señala también la existencia de un ap[ellido] Guezurmendi que difícilmente pudo significar como él quiere 'monte de embustes' ".
También creemos que es más lógica la hipótesis de Mitxelena, de modo que el significado sería 'monte del salitre', seguramente en referencia a su posición frente a la bahía y playa de Gorliz. Como hemos dicho más arriba, al menos en su acepción de 'mentira', la asimilación vocálica gezur > guzur es tradicional en el euskera occidental, por lo que no modificamos la grafía.
Egia da gezurmendi izena badela, Orotariko Euskal Hiztegiaren sarrera:
gezurmendi.
guzurmendi.
Mentidero.
Eta kalera joan zan arratsaldean, erriko guzurmendietan ea ezer albista barririk entzuten ebanentz. Erkiag BatB 99.

Baina bada beste azalpen etimologiko bat, Mitxelenaren *gezur ezezagunaren beharrik gabe. Gezuraga eta Gezuraeta toponimoetan geruza hitz ezagunaren aldaera zaharragoa, *gezura, oinarri bezala dagoela proposatu dugu. Hitza mailegua litzateke, latin zaharretik hartua, Gezuraga izenean informazio gehiago badago. Orduan bilakaera hauxe izango zen: *gezura + mendi > *Gezurmendi > Guzurmendi. Hiru silabako hitzetan, eratorpenean azkeneko bokala galdu ohi dute: itsas- 'itsaso' + argi > itsasargi. Aldaketa hori gertatu eta *Gezurmendi sortuko zen. Urteak joan eta hitz zaharra galdu eta hasierako zatia berrinterpretatu zuten, eta gezur hitzarekin identifikatu. Gero hitza bizkaieraz aldatu zenean, bokal asimilazioaz bi bokal berdindu ziren eta berdin gertatuko zitzaion toponimoari, Guzurmendi aldaera hartu eta horrela geratu da, azkeneko bi mendeetan, gutxienez.

Eguneraketa (2021-07-02):
Sarrera honetan aipatua izan da Gezurmendi toponimoa bazela, nahiz eta lekukorik ez eman. Baina gutxienez badago Erdi Aroko lekuko bat, Documentación medieval del Archivo Municipal de Azkoitia (m.s. XIII-1500) liburuan badago. Toponimoa agertzen da gizon baten izena ematean, baina ezin jakin Gezurmendi toponimoaren kokapena: Lope de Gueçurmendi, 1413. urtea, 21. agiria.
Beharbada, liburuko agiriak Azkoitikoak direnez, lekukoa (eta toponimoa) herri honetakoa zen edo inguruko herrietakoa, baina ziurtasunik ez dago, oraingoz. Beraz, ez da ezinezkoa Gorlizko toponimoaren aipamena izatea, baina inolako ziurtasunik ere ez dago.

martes, 4 de febrero de 2020

Gezuraeta toponimoa

Toponimo hau Arrasatekoa zen, eta lau lekuko baino ez daude, XVI. eta XVII. mendekoak, Arrasateko toponimia izeneko liburuan jasoak dira, 130. or.:
Guzaraeta, 1562
Guezurzeta, 1562
Gezuraeta, 1691
Gezureta, 1691
Lehenengo bi lekukoek 1562. urteko data badute ere, 1738. urteko auzi batekoak dira, eta beraz, ziurrenik agiri zaharren kopia egin zutenean hainbat akats gertatuko ziren, horrexegatik geroagoko lekukoekiko ezberdintasunak. Bigarren lekukoan, adibidez, lehenengo /a/ gaizki irakurri zuten eta bere ordez <z> jarri zuten.
Nahiz eta lekukoak urriak izan, badago ziurtasun nahikoa uste izateko toponimoa Gezuraeta zela, eta, beharbada azken lekukoan ae > e bokal fusioa gertatu zen eta Gezureta bezala geratu zen. Dena den, geroko lekukorik ez dago eta ezin jakin bilakaera horrek iraun zuen edo gutxira, toponimoa desagertu zen.
Toponimo honek bi zati lituzke, *gezura hitza, gerora geruza bezala ezaguna, eta, horri erantsia, -eta atzizkia.
Gezuraga toponimoa aztertzean *gezura > geruza bilakaeraz aritu gara, baita bere jatorria dena, latinaren mailegua delako.

martes, 28 de enero de 2020

Gezuraga toponimoa

Gezuraga izena duten bi baserri daude Bizkaian, Morgan eta Sondikan.
Bi baserri horiek ez dira berriak, Morgakoa XVII. mendearen erdialdean bazen eta Sondikakoa XVIII. mendearen hasieratik gutxienez, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuko lekukoek erakusten duten bezala:
Guezuraga [N, TO]
Guesuraga (la casa de), Morga 18.1796, FogVizcayaMs. -/Sondica, a.1704, FogVizcayaMs. 18.1796, FogVizcayaMs.
Guesuraga (la caseria de) [Goiri (varrio de)], Sondica, a.1745, FogVizcayaMs.
Guesuraga_de_Abaxo (la caseria de) [Oñarte (uarrio de)], Morga, a.1704, FogVizcayaMs.
Guezuraga_de_Abajo (la caseria de), Morga, a.1745, FogVizcayaMs.
Gueçuraga_de_Abaxo (la casa de), Morga, a.1641, FogVizcayaMs.
Guesuraga_de_Arriba (la caseria de), Morga, a.1745, FogVizcayaMs.
Gueçuraga_de_Suso (la casa de), Morga, a.1641, FogVizcayaMs.
Guesuraga_Goicoa (la caseria de) [Oñarte (uarrio de)], Morga, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko horiei gainera litzaieke ustezko beste toponimo bat, Gezura, aipatutako liburuan ere agertzen dena:
Guezura [N, NO]
Guesura (Maria de) [Arrien (la caseria de)], Rigoitia, a.1745, FogVizcayaMs.
Guezura (Domingo de) [Vribarri (la cassa y torre de) (pr.n.res)] [Uribarri (barrio de)], Begoña, a.1704, FogVizcayaMs.
Dena den, honen datu gehiagorik izan ezean, Gezuraga toponimoaren laburketa izan liteke, bokal arteko /g/ galdua: Gezuraga > Gezura, nahiz eta horretaz ziurtasunik ez izan.
Gezura alde batera utzirik, Gezuraga liteke aztertzeko toponimoa, s/z ulergarria da Bizkaiko toponimoetan, jakinik txistukarien neutralizazioa aspaldi hasia zela, bi fonemak batuz.
Toponimoaren azken zatia erraza da, -aga atzizkia, baina hasierakoa? Ezin izan gezur hitza, toponimoa orduan *Gezurraga izango zelako, eta ez dago lekuko bakar ere horrela. *Gezura, dena den, ezezaguna da; baina irtenbidea izan liteke jakinez badagoela oso antzekoa den hitza, geruza, toponimo baterako egokia ere izan litekeena. Azken hitz honen jatorrian latinean izango zen, caesura izena mailegatuko zen eta *gezura bezala euskarara egokituko zen. Hitz horrek Gezuraga toponimoa sortuko zen. Gero, *gezura hitzak metatesia jasan, z-r > r-z, eta geruza hitza sortu, egun ezagutzen dena.
Latinean caesura hitzak 'mozketa' esanahia bazuen, egungo geruza izenaren esanahira jauzi bat dago, baina hitzaren testuinguru toponimikoak laguntzen du esanahiaren mugimendua azaltzen, lurreko mozketak, irristadurak, azaleratzen ditu sakontasun apurrik izanez gero, lurraren estratuak, hau da, geruzak. Eta horrela esanahiaz aldatuko zen, egun duena hartuz.
Latinetik jasotako hitzak ondorengo toponimikoak utzi ditu, Galizian esaterako. Hango Cesuras edo Cesures toponimoa latinetikoa ere dute, Arqueotoponimia blogeko Cesuras y Crecente sarreran badago toponimoaren eta latineko hitzaren ondorengoaren arteko azalpena.

Eguneraketa (2020-05-30):
Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan Gezuraga zein gezur- aipatuak dira:
277. — gezal, gesal «agua de mar» «salitre, nitro» «agua sulfurosa»: top. Kessalla, Al., 1025; Guesala, Guesalaga, Guesalaz, Guesalibar, Guezala. Acaso gezur- en Guezuraga tenga valor análogo. Aizquibel señala también la existencia de un ap. Guezurmendi que difícilmente pudo significar como él quiere «monte de embustes». Los testimonios medievales apuntan siempre a gesal, con s: en Irache Guissalza, original de 1084, Guessaliuar, 1212.
Berak adierazten duen bezala, badago arazo bat gesal eta gezur- lotzeko, txistukaria ezberdina dela, lekuko zaharrenetan, behintzat. Hori dela eta, lehenago emandako etimologia, latinaren caesura hitzaren mailegutzat har liteke toponimoako *gezura eta hiztegietako geruza, esanahiaren aldaketa bat jasoa.