Egun, Arratzuko udalerrian Motxobebekoa eta Motxobegoikoa baserriak daude. Motxoberen lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk daude XVI. eta XVII. mendeetan:
Motxobe toponimoan bi elementu izango genituzke, bukaeran -be dago, behe hitzaren alomorfoa atzizki erabileran. Aurreko aldea geratzen da, motxo hitza izan liteke:motxo.Hitzaren lekukotza ez da handia, baina zalantza handirik gabe susma liteke honek ere elementu bat baino gehiago dituela, motz hitzetik abiatuz. Motx aldaera txikigarria ere bada:
1. "Mocho" Añ.
2. (V-oroz ap. EAEL 211).
Corto.
MOTX .Motx aldaerari -o atzizkia gehitu zitzaion, bilakaera hau ezaguna da nahiz eta oso ohikoa ez izan. Horrela, motxo sortu zen, zakarro hitza zakar hitzetik sortu zen bezala.
(Forma con palat. expresiva).
A) (Adj.).
a) (gral.; Ht VocGr 343, Dv, H; mutx S) Ref.: A; EI 141; Etxba Eib; Iz Als ( azkazal ); EAEL 211; Elexp Berg .
Corto; de corta estatura. " Galtza motxak, culotte d'homme" Dv. " Jauzi motxa, saut à pieds joints" Ib.. "Como diminutivo de motz, tiene todas las acepciones de esta palabra con la significación naturalmente restringida" A. " Azkazal motxak, las uñas cortas" Iz Als.
Beraz, Motxo izango zen pertsona baten izengoitia eta -be atzizkia, berea zen lurra azaltzeko erabili zuten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina