Sautua dago bi lurraldetan, Arabako Amurrion iturburua, iturria da. Bizkaiko Elorrion aurkintza, alderdia da.
Zautua da Arabako Harana udalerriko basoa.
Toponimo hauek deiturak ere bihurtu ziren eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Sautua deituraren lekukoak ugariak dira, XVI. mendearen erdialdetik:
Zautua deituraren lekukoak beranduagokoak dira eta askoz gutxiago, lau lekuko besterik ez:Bizkaiko lekuko hauek anomalia dira, Sautua deituratik jaioak, ziurrenik txistukarien neutralizazioaren eraginez. Arabako toponimoaren lekuko zaharrik ez dagoenez ezin jakin neutralizazioaren ondorioa den, baina hala ematen du. Bide batez Sautua toponimoaz gain Saitua toponimoa ere bada, aurrekotik sortua, Zautua bezala. Euskal Herri gehienean zaldu hitza erabili zen, jatorri berekoa, saltus latinaren ondorengoak biak, baina sartaldekoa berriagoa litzateke, bokalismoak hala salatzen duelako, Mitxelenak adierazi bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario