Galdakaoko toponimo hauen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanekoa da:
Amune: (oral). Dos caseríos entre Bequea y Puentelatorre.Lekukoa data gabea denez, XX. mendeko bigarren erdikoa da. Toponimoan aldaketa bakarra izan da, u-a > u-e bokal asimilazioa. Hau ziurrenik prozesu automatikoa da, hizkera batzuetan gertatu ohi dena. Hala izan bazen, jatorriz *Amuna izango zen. Hori antroponimo emakumezkoa izan zen Erdi Aroan, amona hitzaren aldaera bat. Amuna antroponimoa Bizkaian ere ezaguna zen, Amuena toponimoa Forukoa delako.