Mostrando entradas con la etiqueta Bentura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bentura. Mostrar todas las entradas

viernes, 2 de septiembre de 2022

Benturena toponimoa

 Benturena toponimoa bi baserritan dago, bata Gernika-Lumokoa, bestea, Oñatikoa; beraz, Bizkaian zein Gipuzkoan dago.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, bukaeran -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan eta oinarrian Bentura antroponimoa, egun ez erabilia baina aurreko mendeetan lekuko batzuk utzi zituen euskal lurretan, gizon izenetan eta toponimian. Horrela, Benturaiturri toponimoa dago, baita Benturagain ere.
Aldaketa bakarra gertatu da bi toponimoetan, haplologia, hain zuzen. Toponimoa sortzerakoan *Benturarena izan beharko zuen, baina bi silaba oso antzekoak elkarren ondoan jarriz gero, bat galtzen da eta hori gertatu zen hemen ere, toponimoa laburtu zelako.

miércoles, 25 de mayo de 2022

Benturaiturri toponimoa

Benturaiturri da Urnietako aurkintza bat. Toponimo eratorri bat du, Benturaiturriko erreka, Andoain eta Urnieta artean dagoena.
Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa aski argia da, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, behintzat.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaerakoa iturri hitz ezaguna, baina hasierakoa bestelakoa da, Bentura antroponimoa dago, egun erabilia ez dena. Hala ere, garai batean ezaguna izan zen, baita toponimo sortzaile, Benturagain toponimoa bezala, blog honetan aztertua. Sarrera horretan Benturaren lekuko zahar batzuk daude, tartean gipuzkoar batzuk.

viernes, 25 de marzo de 2022

Benturagain toponimoa

 Benturagain da Donostiako tontor baten izena. Toponimoak ez du lekuko zaharrik, Donostiako toponimia lanean bildutako bakarra XX. mendearen bukaerakoa delako:

BENTURAGAIN: Bentura-gaña (1989, D.U.T.B.). 64-21-2, M.
Toponimoak bi elementu lituzke, Bentura antroponimoa eta gain izena. Bentura egun ez da entzuten baina aurreko mendeetako egoera ezberdina izan zen, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, eta hauetan nabarmena da XVI. mendearen erdialdetik ezaguna zela, batez ere Araban, baina Gipuzkoan ere ez zen ezezaguna. Izan ere, badago bataio agiri bat aitaren izena Ventura Altamira dena, Donostian, 1602. urtean:


 Toponimoaren bigarren elementua gain izen arrunta da, toponimian ohikoa.