viernes, 2 de septiembre de 2022

Benturena toponimoa

 Benturena toponimoa bi baserritan dago, bata Gernika-Lumokoa, bestea, Oñatikoa; beraz, Bizkaian zein Gipuzkoan dago.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, bukaeran -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan eta oinarrian Bentura antroponimoa, egun ez erabilia baina aurreko mendeetan lekuko batzuk utzi zituen euskal lurretan, gizon izenetan eta toponimian. Horrela, Benturaiturri toponimoa dago, baita Benturagain ere.
Aldaketa bakarra gertatu da bi toponimoetan, haplologia, hain zuzen. Toponimoa sortzerakoan *Benturarena izan beharko zuen, baina bi silaba oso antzekoak elkarren ondoan jarriz gero, bat galtzen da eta hori gertatu zen hemen ere, toponimoa laburtu zelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario