Mostrando entradas con la etiqueta Manrique. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Manrique. Mostrar todas las entradas

viernes, 31 de enero de 2025

Manrika toponimoa

 Manrika da Oñatiko aurkintza bat, Gipuzkoan. Lekukoek ez dute zahartasun handirik, XX. mende bukaeran hasten direlako: Manrika (1992), Manrika (2007). Bi dira jaso diren aldaerak, Manorika (1993) eta Mandrika, XX. mendearen bukaera aldean. Azkena /nr/ kontsonante bilgune ezohikoa kentzeko sortu da tarteko /d/ hori. Manorika izan daiteke aurrekoaren kakofrafia bat, <d> zena <o> bihurtu dela. Hala bada, toponimoak antz handia du Manrique toponimoarekin, hau antroponimo batetik sortua da, bere sarreran informazio gehiago dago. Oñatiko toponimoak ezberdintasun bakarra du, bukaerako bokala eta horretarako azalbide bat hiperzuzenketa izan daiteke, ezaguna da hizkera batzuetan i-a > i-e bilakaera dagoela, mutila > mutile adibidez. Gerta liteke inguru horretan aipatutako bilakaeraren zantzuak izatea eta orduan, Manrike entzun eta pentsatu zuten aldatua izan zela eta berreskuratu zuten izen zuzena omen zena, berri bat asmatuz. Bide batez, Manrique toponimoaren sarreran aipatutako antroponimoaren bi lekuko aurkitu ziren euskal lurraldean,baina biak emakumezkoak ziren, gaztelaniaz ez bezala. Antroponimoa erabili bazen emakumeak izendazeko, beharbada egokiago joko zuten bukaeran /a/ izatea.

miércoles, 19 de junio de 2024

Manrique toponimoa

 Manrique da Gasteizko bi aurkintzaren izena. XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

MANRIQUE, fuente y término de Crispijana-Zuazo de Vitoria. Término de Corro. Labrantío de Eribe.
Toponimoan antroponimo huts bat dago, Manrique, germaniar jatorrikoa. Euskal lurraldean ez du erabilera handirik, toponimoek erakusten duten arabera. Antroponimoaz azalpen bat dago J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian, 438-439. or.:

Erdi Aroaren ondorengo lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta guztira bi pertsona izen bildu dira:

Aipagarria da biak emakumeak direla eta ez gaztelaniaz erabili den bezala, gizonak. Dena den, oso lekuko gutxi dira eta horrek erakusten du euskal lurraldeetan erabilera urrikoa izan zela.