viernes, 31 de enero de 2025

Manrika toponimoa

 Manrika da Oñatiko aurkintza bat, Gipuzkoan. Lekukoek ez dute zahartasun handirik, XX. mende bukaeran hasten direlako: Manrika (1992), Manrika (2007). Bi dira jaso diren aldaerak, Manorika (1993) eta Mandrika, XX. mendearen bukaera aldean. Azkena /nr/ kontsonante bilgune ezohikoa kentzeko sortu da tarteko /d/ hori. Manorika izan daiteke aurrekoaren kakofrafia bat, <d> zena <o> bihurtu dela. Hala bada, toponimoak antz handia du Manrique toponimoarekin, hau antroponimo batetik sortua da, bere sarreran informazio gehiago dago. Oñatiko toponimoak ezberdintasun bakarra du, bukaerako bokala eta horretarako azalbide bat hiperzuzenketa izan daiteke, ezaguna da hizkera batzuetan i-a > i-e bilakaera dagoela, mutila > mutile adibidez. Gerta liteke inguru horretan aipatutako bilakaeraren zantzuak izatea eta orduan, Manrike entzun eta pentsatu zuten aldatua izan zela eta berreskuratu zuten izen zuzena omen zena, berri bat asmatuz. Bide batez, Manrique toponimoaren sarreran aipatutako antroponimoaren bi lekuko aurkitu ziren euskal lurraldean,baina biak emakumezkoak ziren, gaztelaniaz ez bezala. Antroponimoa erabili bazen emakumeak izendazeko, beharbada egokiago joko zuten bukaeran /a/ izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario