Matxiki antroponimoa hipokoristikoa da, eta Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan dago lekuko zaharrena, Matxiki aldaeran behintzat, 59. agirian, 1500. urte ingurukoa:
... de la vna parte e de la otra parte el mançanal de Machiqui; podrá baler çinquenta florines d’oro. Viene a cada vna parte çinquenta florines.P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan badago izen honetaz aipamena, eta lekuko zahar batzuk, 137-138. or.:
Matxiki, Matxike (Matxi): «a Machin de Muru e a Miguel de Aravaolaça e Joandegui de Vergaraeche e Machique Teyeria» (sic) (Legazpi–Segura, 1483, Aierbe, 1993, 35, 130. or.). Luzaiden 1726an orain ezezaguna den Machiquirena etxe izena azaltzen da, eta badaiteke hemen ere Matxiki izatea; kontuan har, edozein modutan, herri honetan Maittipi (Mari(a) + ttipi) oraino bizirik dagoela.Hipokoristikoaren elementuak bi dira, oinarrian Matxi dago, hau Martinen hipokoristikoa da, zehatzago, Marti aldaeratik. Atzizkia -ki da, Txaxiki antroponimoan ere dagoena. Izen horren oinarria ere hipokoristikoa da, Grazia antroponimotik sortua.
Hondarribiko Matxiki da antroponimo hipokoristiko honen lehenengo lekuko zuzena, bestea, Salaberrik aipatzen duen Matxike litzateke.