Mostrando entradas con la etiqueta hipokoristikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hipokoristikoa. Mostrar todas las entradas

lunes, 4 de mayo de 2026

Tellitu toponimoa

 Tellitu da Barakaldoko baserri bat eta Galdamesko tontorra eta lepoa. Bi herriak mugakideak dira.
Toponimoaren joan diren mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Tellitu [N, TO]
Tellitu (barrio de), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Thellitu (la casa de) [Regato hasta Uengolea (del uarrio de)], Baracaldo, a.1796, FogVizcayaMs.
Tillitu (barrio de) (Urqullu y), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tillitu (varrio de), Baracaldo, a.1745, FogVizcayaMs.


Tellitu [N, NO]
Tellitu (Cosme de) [Urqullu y Tillitu (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Loyzaga (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Ugarte (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Zuazo (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido aldaera ere badago, nahiz eta lekuko gutxi izan:
Tellido [N, NO]
Tellido (Domingo de Saldortun y) [Therreros (cuadrilla de)], Zalla, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido (Martin de Mendieta), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Azken honetan erromantzezko bilakaera ikusten da, bokal arteko horzkariaren ahostuntzea eta bukaerako bokalaren aldaketa.
Tellitu toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak daude:

Toponimoak bizitza luzea izan du eta bere jatorria antroponimo galdu batean dago, *Tellitu, baina lekukorik ez badu ere, bere jatorria antzematea erraza da jakinik Tello antroponimoa izan zela. Azken zatia -ittus atzizki txikigarria litzateke, eta, beraz, antroponimo hipokoristikoa litzateke. Euskaraz Telu aldaera egokitua erabilia izan da, Telugain toponimoan dagoena, esaterako. Aztertutako toponimoan euskaraz gertatutako ll > l bilakaera ez zen jaso, berdin gertatu zen Gallarraga mendi izenarekin, urrun ez dagoena.

miércoles, 15 de abril de 2026

Manueltxo toponimoak

 Manueltxo da Ataungo bi toponimoren oinarria:

Manueltxobarruti
Manueltxo barruti: (= cercado de pequeño Manuel). A la entrada del siglo XX era de Manueltxo de Etxetxo berri.
    Izaera: barrutia
    Kokalekua: Santiturri
    Erreferentzia: 20. karp. 144. zk. 8029 erreg.

Manueltxogaztiñari
Manueltxo gaztinari: (= castañal de pequeño Manuel). En el siglo XIX fue propiedad de Manueltxo de Etxetxo berri.
    Izaera: gaztainadia
    Kokalekua: Arribaso
    Erreferentzia: 19. karp. 061. zk. 7758 erreg.
Toponimoen biltzaileak adierazten duenez, bi toponimoak gizon beraren jabetzak ziren, Manueltxo de Etxetxo berri. Manueltxo antroponimo hipokoristikoan Manuel antroponimoa dago eta -txo atzizkiak txikigarritasuna ematen dio. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ere agertzen da, 217. or.:
Manueltxo (Manuel): Mánweltxò (Lei.), Manueltxo (Garoa, 31. or.).

viernes, 30 de enero de 2026

Txurisoloa toponimoa

 Txurisoloa da Gasteizko aurkintza bat. Izendegi ofizialean lekuko zaharrik ez dago. Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan toponimo hori badago, baita ere beste bat, Zaratekoa:

CHURISOLO, 1724, labrantío de Yurre. 1713, íd. de Zárate.
Toponimoek bi elementu dituzte, bukaeran solo hitza, soro hedatuagoaren aldaera eta oinarrian Txuri antroponimo hipokoristikoa dago, zuri izenondotik sortua, z- > tx- bilakaera jasan duela, hipokoristikoa egiteko. Txuriena toponimoan ere hipokoristiko bera dago. Egungo toponimoan artikulua ere bada.

lunes, 26 de enero de 2026

Katalintxo eta Katalintxonea toponimoak

 Katalintxo da Oiartzungo etxe bat eta bide bat. Oiartzungo toponimia liburuan ere badago:

Katalintxone.
XV. mendetik gaur egun arte Katalintxo eta Katalintxone gisa dokumentatu da. Ahozko forma Katalintxo da.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
KATALINTXO (prop.) Palacio ballara, Oiartzun
Katalintxoenea da Donostiako baserri bat, egun desagertua. Izendegi ofizialeko lekukoetan izen bat baino gehiago daude: Catalincho, Katalintxone, Katalintxoenea...
Lekuko gehiago Donostiako toponimia lanean agertzen dira:
KATALINTXOENEA: Catalinchoene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Catalinchoene (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1); Katalintxoene (1989, D.U.T.B.). 64-14-7, m. I-4.
Katalintxoren lekukoak ere badira, XX. mendekoa da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
KATALINTXO (col.) Alza, Donostia
XIX. mendekoa da Donostiako toponimia bilketa lanekoa:
Catalincho (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.).
Donostiako toponimoarekin bukatuz, XVIII. mendearen bukaerako lekuko zahar bat dago, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Cathalinchoenea.
Dirudienez, Donostiako lekukoetan Katalintxo zein Katalintxoenearen lekukoak daude eta fenomeno bera gertatzen da Oiartzungo toponimoan, aipatutako liburuan, Katalintxo eta Katalintxone delako.
Azkenik, Errenteriako toponimoen artean Katalintxo ere bada. Etxe honen lekukotza 400 urtetan agertzen da:
1549     Cathalin
1819     Catelinchiquienea
1933     Katalincho-alde
Hiru lekuko eta hiru izen, azken bietan elementu txikigarriak daude, txiki, -txo, eta, beharbada, lehenengoan ere izan liteke <th> digrafoan egungo <tt> edo. Dena den, toponimo honek erakusten du izen batzuetan ezegonkortasuna izan dela. Hala ere, izenak ezberdinak badira ere, adierazitakoa bertsua litzateke.
Toponimo hauetan antroponimo hipokoristiko bat dago, Katalintxo, oinarrian Katalin(a) antroponimo emakumezkoa dago eta ondoren -txo atzizki txikigarria. Toponimoen banaketa geografikoa nahiko estua da, oso eremu txikian hainbeste Katalintxo agertzeak adieraziko luke garai batean hipokoristiko honek erabilera handia izan zuela.

miércoles, 29 de octubre de 2025

Antxikopeña toponimoa

 Antxikopeña da Orotz-Beteluko mendi bat. Lekukoak XX. mende bukaerakoak dira:

anchicopeña (1971)
antxikopeña (1996)
Antxikopeña (2019)
Lekuko zaharren artean Antxikorena etxe izena aipatzen dute, XVIII. mendeko lekuko bat aurkeztuz, anchicorena (1779). Bi toponimoen arteko lotura proposatzen dute eta agerikoa da oinarri bera dutela. Antxikorena toponimoan artikulua eta genitiboa daude eta oinarrian Antxiko antroponimo hipokoristikoa Antxikoa toponimoen oinarria dena, Araban eta Bizkaian. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da, 125. or.:
Antxiko (Antxo): Anchico de Vnzella (Aramaio, 1499; Bazán & Martín, 1999: 33).
Antxikopeña toponimoaren bigarren elementua peña da, gaztelaniatik jasoa. Beraz, Nafarroako bi toponimo hauek gehitu eta lau dira Antxiko antroponimotik sortu diren toponimoak, Hego Euskal Herriko hiru lurraldetan.
Azken ohar bat Antxiko izenaren egitura, Salaberriren arabera Antxotik sortua da, hau Santxoren aldaera da eta aukera bada Santxiko antroponimo hipokoristikotik sortzeko, aldaketa bakarra txistukarien disimilazioa da, Antxo aldaeran gertatutako aldaketa bera.

miércoles, 15 de octubre de 2025

Grajirena deitura

 Grajirena deitura ez da oso ezaguna, baina Nafarroan eta Gipuzkoan du lekuko gehien, Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera:

Ziurrenik deituraren jatorria toponimo batean dago, oraingoz kokatu gabea, beharbada Nafarroan baina bere egitura beste hainbat euskal toponimoena bezalakoa da, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian antroponimo bat, Garazi, emakumezkoa, Graziaren aldaera, euskal fonetikara egokitua. Grajirena deituraren euskararen arauetan jarriz Graxirena eskuratuko genuke. Txistukari horrek erakusten du Graxi hipokoristikoa izan zela.

miércoles, 24 de septiembre de 2025

Txantxanea toponimoa

 Txantxanea da Adunako baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

TXANTXANEA (col.)
Etxe izen askoren egitura du, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian antroponimo bat edo izengoiti bat, kasu honetan txantxa izen arruntaren homonimoa, baina ez hitz hori. Izan ere, Santxa antroponimo emakumezkoa bada eta normala litzateke *Txantxa hipokoristikoa izatea, ohiko prozesua erabiliz, hau da, hasierako fonema tx- afrikatuarekin ordezkatuz, horrelakoa da, esaterako, Txopillo antroponimoa, Lopillo hipokoristikotik sortua.

jueves, 10 de julio de 2025

Lopetotegi toponimoa

 Nafarroako toponimo hau Gaintza herrikoa da eta jaso den lekukotza osoa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko Lopetotegi toponimoaren sarreran dago. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira:

lopetotegui (1700)
lopitotegui (1704)
lopetotegui (1722)
[...]
Lopetotegi (2019)
Toponimoak bi elementu ditu, bukaera aldean -tegi atzizki ezaguna eta hasieran, Lopeto antroponimoa. Hau hipokoristiko bat da, oinarrian Lope antroponimoa dago eta -to atzizkia du, zentzu txikigarria emateko. Antroponimo bera Lopetorena toponimoan dago eta sarreran honetan Lopetoren informazio gehiago dago, antroponimikoa eta toponimikoa.

lunes, 7 de julio de 2025

Lopetorena toponimoa

 Oiartzunen izan zen XV. mendearen bukaeran Lopetorena izeneko etxea, hiru aipu ezagutzen dira eta hirurak daude agiri berean, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuan, 1. agirian, 1499. urtekoa. Lehenengoa, 50. or.:

Desde estas tierras hasta las tierra de Seyn e los
exidos y el camino rreal que va de Seyn a la casa de
Lopetorena, tomando Miguell de Lertavn lo suyo,
estimaron que ay tierras de mill e ochoçientos pies de mançanos.
Bigarrena, 51. or.:
Las tierras que tiene començando en las tierras de
Aldaco por el camino derecho a la casa de Lopetorena,
e fasta las tierras de la casa de Echeberria, estimaron que ay d’entre en medio d’este camino e del agoa que va desde la casa de Aldaco a Bordachipia, tomando lo suyo las dos casas de Aldaco, tierras de tres mill pies de mançanos.
Eta azkena, hirugarrena, 53. or.:
La tierra e mançanal que es entre la casa de Echeberria e Lopetorena, en vno con las vertas, estimaron tierras de dosientos e çinquenta pies de mançanos.
Beste liburu baten agiri batean Lopeto izeneko etxea aipatzen da, Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520 liburuaren 56. agirian, 1501. urtean:
Nin estén fuera de la yglesia d’entre la casa de Lopeto e Liçarrada e Arrieta e Apaezechea, desde que se començare la prosesyón fasta que se eche la vendiçión.
Beharbada etxe bera da, bi izen zituena, Lopetorena eta Lopeto. Oinarri bera da, baina batean genitiboa eta artikulua daude eta bestean Lopeto bakarrik, antroponimo bat. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekuko antroponimiko zein toponimiko daude, 201 or.:
Lopeto (Lope): «Lopeto, seynor d’Etcheverrye» (Gamue, 1412-13, CPBN, 78. or.), Lopeto de Larrayncar (Lar., 1536, At.p., 1, 33), Lopeto Jauregui (Eu., 1548, At.p., 1, 82): «miglico. hijo de lopeto» (Ilarr., 1552, At.p., 1, 82). Etxalekun Lopetorena etxea azaltzen da 1551n (At.p., 1), Berriozarren 1727an (ikus Jimeno, 1992: 299).
Salaberrik bi etxe aipatzen ditu Lopetorena izena dutenak, Nafarroan. Bi horiei beste bat gehitzekoa da, Oiartzunen, Gipuzkoan.
Lopeto antroponimo hipokoristikoa da, oinarrian Lope antroponimoa dago eta bukaeran -to atzizki txikigarria.

viernes, 4 de julio de 2025

Garazitxo antroponimoa

 Garazitxo antroponimoaren lekuko bat agertzen da Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuan, 1. agirian, 1499. urtekoa, 73. or.:

E Chango Andia e su muger Garaçicho, vn millar
grande: I U grande
Oso antroponimo antzeko bat da Grazitxo, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan azaldua, 220. or.:
Grazitxo (Grazi): Graçicho (Bilbo, 1470, Enríquez et al., 1996b, 194, 295. or.).
Bi antroponimoen arteko ezberdintasuna erraz azaltzen da, euskara zaharrean ez ziren onartzen muta cum liquida fonema multxoak, /gr/ bezala eta horiek saihesteko, bokal bat tartekatzen zen. Azkenean euskaraz sartu ziren baina joerak iraun zuen eta horrela ikusten digutu bi izen, Grazitxo eta Garazitxo, biak euskaraz sortuak, bukaerako -txo atzizki txikigarriak salatzen duenez. Atzizki hori oso arrunta zen garai hartan Oiartzunen, Millitxo antroponimoan atzizki bera dagoelako. Oinarrian G(a)razia dugu, emakume izena eta luzaroan nahiko arrunta.

Txango antroponimoa

 Txango antroponimo hipokoristikoaren lekuko bat dago Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 73. or.:

E Chango Andia e su muger Garaçicho, vn millar
grande: I U grande
Antza denez, Joan antroponimoaren hipokoristiko ugarietako bat da, -ko atzizki txikigarria erantsirik. Hasierako silabaren bilakaera bertsua gertatu zen Txanetenea toponimoan, Txanet(e) hipokoristikotik sortua. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan informazio toponimikoa ematen du, baina ez antroponimikoa, 119.-120. or.:
Txango, Xango (Txoan, Xoan): Chango. Del Vallek (1933: 180) Juanicot-en euskara beteko kidetzat hartzen du. Sunbillan Changonea eta Martinchango oikonimoak zeuden 1726an, Txángenià eta Txángobattà orain. Olondritzen Sangorena ageri da 1794an (Au.p., 42); ez dakit hondarreko honetan eskribauak Txango-ren aldaera zatekeen Xango-ren moduko zerbait ez ote zuen idatzi nahi izan.
Laburtuz, Txan 'Joan' + -ko > Txango. Nahiko arrunta da hipokoristiko batetik beste bat sortzea eta Oiartzungo hau izan daiteke Txangoren lekuko zaharrenetako bat.

miércoles, 2 de julio de 2025

Matxix antroponimoa

 Matxix antroponimo hipokoristikoaren lau lekuko zahar daude Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 31. or.:

Cargaron a la persona de Machix de Aranguren seys
millares pequennos: VI U pequennos
73. or.:
E Machix Verasa e su muger vn millar grande: I U grande
108. or.:
E la casa de Marinacho de Ribera estimaron vn millar
pequenno. Estimaron el monte e la tierra que Machix
Áluaro
tiene en Cascue, con la su arboleda, quatro
millares pequennos.
121. or.:

E cargaron a Machix de Araynguibel e a Ysabel doze
millares pequennos: XII U pequennos
Beraz, XV. mendearen bukaerakoak dira lau lekukoak, Oiartzungoak, eta guztietan idazketa bera dago, Machix, eta grafia eguneratuz, Matxix. Oso izen antzekoa dago P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 181. or.:
-s (cf. –x)
[...]
Matxis (Matxi): Machis de Liçarraga (Oiar.al., 1474, C. & C. & G., 1997, 59, 25. or.), Machis d’Olays (ibid., 62, 35. or.), Machis d’Ardoys (ibid., 1478, 69, 56. or.).
Aipatzen dituen hiru lekukoak urte gutxigatik lehenagokoak dira eta guztietan -s bukaera dago baina funtsean izen bera da, Matxi 'Martin' antroponimoaren hipokoristikoak. Lekuko hauek erakusten dute hipokoristiko hori nahiko arrunta zela Oiartzunen, XV. mendearen azken urteetan.

Millitxo antroponimoa

Antroponimo hipokoristiko hori bi aldiz aurkitu dugu Oiartzun aldeko agiri zaharrak biltzen dituen liburu batean, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 133. or.:

La herençia parte que de Liçarraga se le segnaló a
Millicho estimaron medio millar pequenno.
[...]
Millicho de Liçarraga, vibda, seys millares pequennos.
Emakume bera da, bi aldiz aipatua eta, beraz, izena nahiko ziurra da. Bukaeran -txo atzizki txikigarria dago eta oinarrian Milia antroponimoa, latin jatorrikoa, Emilia antroponimotik. Euskal Herriko lekuko gehienetan Milia agertzen da:
milia garcía eulçco (1200-1300 [1957, 1960])
milia [de guevara] (1281/08/01) 
milia (1330)
Blog honetan Milia agertzen da Andramiliamadura toponimoan, andra praenomena duela.
Batzuetan Millia agertzen da, baina ez dago argi ahoskeran ezberdintasunik dagoenik:
semeno de millia (1330)
ferrero de millia (1330)
pero millia
(1350)
Aipatzen den lehena, xemeno de milia (1330) bera izan daiteke herri berekoak zirelako. Oiartzungoan <ll> izan liteke adiera txikigarria eransteko edo ahoskeran eraginik gabeko aldaera grafikoa. 
Edonola ere, Miliaren hipokoristikoen artean Millitxo dago, Oiartzungo agiriak erakusten duen bezala.

viernes, 27 de junio de 2025

Xomintxo antroponimoa

 Oiartzungo Erdi Aroko agirien artean bada bat Xomintxo izena duena, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 8. or.:

... e Johanis de Camiochipia e Jacue de Arbide e Antón de Veraun, çapatero, e Johan d Esnao e Sasvin de Sein e Xomincho de Sarasti e Juan de  ulotivar...
Ziurrenik gizon bera aipatua da bi orrialde aurrerago, izen ezberdin batekin, 10. or.: Domingo de Sarasti.
Domingo eta Xomintxo loturik daude, nahiz eta oso ezberdinak izan. analisi etimologikoarekin hasi baino lehenago, ohar bat: Xomintxo transkribatu da agirian Xomincho dena. Hasierakoa afrikatua izan bazen <ch> digrafoa erabiliko zutelako, hirugarren silaban bezala. Domingo antroponimo izan zen, oraintsu arte bizirik iraun du eta bere hipokoristiko ohikoena Txomin izan da, Txomin toponimoan dagoena. Hipokoristiko honek bere aldetik beste bat sortu zuen, Xomintxo, -txo atzizki txikigarria erabiliz. Hasierako txistukariaz, ohikoa da Ipar Euskal Herrian frikaria izatea eta beste lurraldeetan afrikatua, cf. Xertolo toponimoa. Txumintxu toponimoan *Txumintxu hipokoristikoa izango genuke, Xomintxoren elementu berberekin sortua.

miércoles, 25 de junio de 2025

Urtitxo antroponimoa

 Bi aldiz agertzen da Urtitxo, XVI. mendeko Oiartzungo bi agiritan, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuan. Lehena, 2. agirian, 1511. urtean, 196. or.:

E estimaron la casa de Vrticho que en el sel de Eldos ha e tiene, dos pequennos. E por la casa que tiene entre Garanu e Paradisua, vn pequenno e medio.
Bigarrena eta azkena, 3. agirian, 1520. urtean, 211. or.:
Yten, la casa de Vrticho, vn pequenno: I pequenno.
Antroponimo hipokoristikoa genuke, bi elementuz osatua, bukaeran -txo atziki txikigarria eta oinarrian Urti antroponimoa, Orti hedatuagoaren aldaera, blog honetan aztertutako Urtisagasti toponimoaren oinarria ere dena. Orti antroponimoaren eratorri hipokoristikoen artean Urtitxo dugu, Oiartzungo agiri horietan aurkitutakoa. Dirudienez, ez dago Urtitxoren lekuko gehiagorik.

Bontxorena toponimoa

 Oiartzungo aspaldiko toponimoen artean Bontxorena bazen, Bontxo ere agertzen da, toponimoa izan daiteke, edo antroponimoa. Lekuko guztiak Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian daude, 1499. urtekoa, lehena 116. or.:

Lo que es d’este dicho camino asa Retegui, estimaron tierras de mill e quinientos pies de mançano; e las tierras que son desde el dicho camino aza baxo hasta las tierras de Boncho, tierras de mill pies de mançano.
Bigarrena, 128. or.:
Estimaron la tierra que tiene delante la casa de Martiecho de Goyçueta e a la tierra que tiene teniente a la tierra de Boncho, teniente a Çedaco e las tierras de Johanderena, dos millares pequennos.
Hirugarrena, 132. or.:
La tierra que tiene entre la dicha casa, teniente al
camino, fasta las tierras de Lope Sanches de Lecuona, fasta vn nogal, e dende a Ytola e las [tierras] de Bonchorina, lo qu’es de la dicha casa de Catalinchorena esti[maron] con su mançanal quatro millares pequennos
[...]
E la casa de Bonchorena estimaron en dose millares
pequennos.
Laugarrena, 133. or.:
Asy que, en esta manera, estimaron Bonchorena con lo
sobredicho, segund que por menudo arriva paresçe,
sesenta e tres millares e medio pequennos, que
traen a grandes çinco millares grandes e tres e medio
pequennos
Bosgarrena eta azkena, 135. or.:
E desde Ytolachipia, con las tierras de Arayn e con la tierra e mançanal que tiene teniente a estas tierras, e con la tierra de Odiçarra e con el mançanal qu’está junto de las tierras de Boncho, estimaron con la arboleda mançanal que en estas tierras está, e con el vivero e con la otra arboleda, quinse millares pequennos.
Hiru izen ditugu, Bontxo, Bontxorena eta Bontxorina. Azken hau Bontxorenaren aldaera da, edo kakografia. Bontxo toponimoa izan daiteke edo antroponimoa. Bontxorena izango zen Bontxoren etxea, lurra. Beraz, Bontxo geratzen da analizatzeko. Antroponimoa edo izengoitia izanik, hipokoristikotzat har dezakegu, bi elementu izango zituen, bukaeran -txo atzizki txikigarria eta oinarrian Bon antroponimoa. Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan ez dago Bontxo baina bai Bon eta aldaera eta eratorri ugari:
3.78. BONO, BON, BONCO, BUNCOT, BONGOT, BONTO, BONA, BUENA, BONORA, BONETA, azkenengo laurak emakume-izenak: Bono d’Urruya, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 567 orr.), (las casas de los francos de la tierra de Bera); Pero Bono, (1330, PN-XIV, F.Est., 244 orr.), Miranda-n (295); Pero Bon, su yerno, (1330, PN-XIV, F.Est., 293 orr.), Artaxona-n; Bonco Ferrero, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 548 orr.), en la ciudat de la Nauarreria, Iruñean; Buncot, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 538 orr.), en la rua Mayor de los Cambios (en el Burgo de Sant Cernin), Iruñean; Sancho Bongot, (1366, PN-XIV, F.-Pamp.-Mont., 552 orr.), (en la villa de la Puent de la Reyna); Xemeno Bonto, (1366, PN-XIV, F.Sang., 502 orr.)...
Bon(o) erdal jatorrikoa izan arren, eratorrien artean euskal jatorrikoak agertzen dira, Bonko eta Bonto argienak dira, -ko eta -to atzizki txikigarriekin. Bontxo, beraz, Bon antroponimoaren euskal hipokoristikoen artean sartuko genuke, Bonko eta Bontorekin batera.

miércoles, 12 de febrero de 2025

Txopeko antroponimoa

 Antroponimo honen bi lekuko aurkitu dira Oiartzungo agiri zaharretan, XV. eta XVI. mendeetako agirietan. Lehena dago Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520
liburuaren 46. agirian, 1490. urtean:

...e Joango de Ybarra e Domingo de Retegui e Chopeco de Vgarte e Pedro d’Anarbe e Esteban de Annarbe...
Bigarrena eta azkena dago Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburuaren 37. agirian, 1514. urtean:
... e Juan de Santiago e Esteve de Çuloaga e Martin de Larrea e Chopeco de Leeti e Martin de Sagarçaçu...
Txopeko antroponimoa Txopetik sortua da eta hau Lope antroponimo ezagunetik. Txope hipokoristikoa zen, Txopeko bezala; honek, gainera, -ko atzizki txikigarria jaso du. Baina bada beste bide bat Txopeko azaltzeko, Lopeko hipokoristikotik abiatuz, hasierako foneman txistukaria kokatu da, bilakaera hau ezaguna da, Txopillo antroponimoan bezala, Lopillo > Txopillo bilakaera gertatu da. Bi bilakaerak laburtuz: Txope + -ko ala Lopeko > Txopeko. Txomingo antroponimoan bikoiztasun bera dago, Domingo > Txomingo ala Txomin + -ko?
Txope antroponimoa toponimian ez da ezezaguna, Txope toponimoan eta Txoperena edo Txopeenia toponimoan ere.

lunes, 2 de diciembre de 2024

Txomiño toponimoak

Txomiño da Ataungo bost toponimoren oinarria:

Ipentzatxikia
Txomiñonea o Ipenza txikia: (= la mansión de Domingo). (= la pequeña Ipenza). 1690 “Ipenza chiquia”.
    Izaera: etxea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 107. zk. 2428 erreg.

Txomiñonea
Txomiñonea o Ipenza txikia: (= la mansión de Domingo). (= la pequeña Ipenza). 1690 “Ipenza chiquia”.
    Izaera: etxea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 107. zk. 2427 erreg.

Txomiñoneko oilategi berria
Txomiñoneko ollatei berrie: (= el nuevo gallinero de Txomiñonea). Fue construido en 1936.
    Izaera: oilategia
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 500. zk. 2856 erreg.

Txomiñoneko oilategia

Txomiñoneko ollateie: (= el gallinero de Txomiñonea). Fue construido en 1930
    Izaera: oilategia
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 019. zk. 2325 erreg.

Txomiñoneko oilategizar-oroia
Txomiñoneko ollatei zaar oroia: (= el solar del antiguo gallinero de Txomiñonea), construido en 1933 duró hasta 1936.
    Izaera: orubea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 501. zk. 2857 erreg.
Egileak adierazten duen bezala, Txomiño zen Domingo antroponimoren hipokoristikoa. Interesgarria da aldaera hau, normalean Txomin delako, oraintsu arte oso zabaldua eta hainbat toponimoren oinarria dena, Txomin eta Txominlarrena  toponimoak bezala. Izen txikigarri hori ez dago P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan.
Txomiño erraz azaltzen da jakinik Txomin badela. Ezberdintasun bakarra da bukaerako bokalarena, beharbada gizonezkoa zela adierazteko. Sudurkariaren aldaketa ere erraza da, palatalizazio automatikoa jaso duelako, euskararen eremu askotan gertatzen dena.

miércoles, 27 de noviembre de 2024

Txisto toponimoak

 Txisto da Ataungo sei toponimoren oinarria:

Txistobaratza
Txisto baatza: (= huerta de Txisto). Fue de Txibisto o Silvestre de Zumardi el cual vivió en Lizarrusti a la entrada del siglo XIX.
    Izaera: baratzea
    Kokalekua: Askoa
    Erreferentzia: 23. karp. 107. zk. 9074 erreg.

Txistobarrutia

Txisto barruti: (= cercado de Txisto). En el siglo XIX fue de Txisto Dorronsoro De Txetañenea).
    Izaera: barrutia
    Kokalekua: Otamots zearra
    Erreferentzia: 02. karp. 160. zk. 491 erreg.

Txistoillorraldea
Keiz illor aldea o Txisto illor aldea: (= el lado del redil de Keiz, cerezo). (=el lado del redil de Silvestro). Duro hasta 1850.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Gesalbe
    Erreferentzia: 09. karp. 265. zk. 4145 erreg.

Txistoillorraldea
Txisto illor aldea: (= el lado del redil de Txisto o Silvestre). Es robledal de la casa Aralegi erdikoa.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Aizarte
    Erreferentzia: 07. karp. 002. zk. 2991 erreg.

Txistosoro
Txisto soo: (= heredad de Txisto o Silvestre). En 1820 fue propiedad de Txisto de Aralegi.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Aizarte
    Erreferentzia: 07. karp. 075. zk. 3070 erreg.

Txistosoro
Txisto soo: (= heredad de Sivestre). Existen restos de la antigua pared que cercaba.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Marumendi
    Erreferentzia: 15. karp. 336. zk. 6907 erreg.
Egileak berak adierazi zuen Txisto zela Silvestre izenaren hipokoristiko bat, Silvestre de Zumardi izeneko bat bizi izan zen XIX. mende hasieran. Dela Txisto, dela Txibisto, ez da oso izen erabilia izan, ez dago, esaterako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan.
Toponimoen azalpenetan eman den etimologia onartuz gero, bilakaera berezia gertatu zen, Silvestre > Txibisto > Txisto. Hasierako aldaketa ezaguna da, txikigarriak egiteko oso era arrunta delako, horrela, Txuria toponimoan Txuri hipokristikoa dago, zuri hitzetik sortua. Bigarren silabako bokala asimilazioz gertatuko zen, i-e > i-i, baina azken silabaren aldaketa ez da batere ohikoa, agian erromantzetik jasotako hipokoristikoa da.

lunes, 11 de noviembre de 2024

Pepato toponimoa

 Pepato da Laudioko tontor baten izena. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, Pepato (1993). Bildu diren beste lekuko guztietan izen bera dago, beraz, Pepato baino ez dago analizatzeko.
Toponimoa bitxia da, oso antz handia du Pepe izenarekin, Jose antroponimoaren hipokoristikoa. Bide honetatik jarraituz, bukaeran -to atzizki txikigarria genuke, Suinto antroponimoan ere dagoena. Oinarrian Pepe zein Pepa izan daitezke, lehenak bukaerako bokalean aldaketa ezaguna bat gertatuko zitzaion, cf. otsa-, otso izenaren eratorpen aldaera. Baina Pepa ere badenez, litekeena da Pepa + -to izatea. Dirudienez, ez da *Pepatoren lekukorik jaso eta, beraz, Laudioko Pepato toponimoa litzateke antroponimo hipokoristiko honen agerpen bakarra.