Antroponimo hau behin agertu da, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuko 1. agirian, 1499. urtekoa, 56. orrialdean:
E la casa de Miquele [...] Su suegra, Chaxiqui Valençoa, nueve millares pequennos.Antroponimoaren oinarrian Txaxi hipokoristikoa genuke, Grazia antroponimotik sortua. Liburu berean bi aldiz agertu da, batean Txaxia bezala, 1. agirian, 1499. urtekoa, 64. or.:
E Chaxia de Marti Yrady e su marido, vn millar grandeBestea, Txaxi bezala, 3. agirian, 1520. urtean:
Yten, la casa de Chaxi Larçaval, vn pequenno:Salaberrik bere Izen ttipiak euskaraz liburuan Txaxiren hainbat ale dakartza, 171. or.:
Grazia -> Txaxi: Chaxi de Aranaztegui (Andoain, 1475, Le. & Ta., 1996, 19, 65. or.), Chaxi de Mendibelcua (Mutriku, 1504, Fdez. & Mont. & He., 2007, 57, 128), Chaxi (Ber., 1547; Del Valle, 1933: 179-180 = Doña Gracia). Etxalarko Xaxinea oikonimoan haren aldaera zatekeen Xaxi genuela dirudi.Txaxiki izenaren oinarria Txaxi dago eta atzizkia -ki da, Otxoki toponimoaren sarreran Otxoki hipokoristikoa dago, Otxoa antroponimoaz eta -ki atzizkiaz sortua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario