Antroponimo hipokoristiko hori bi aldiz aurkitu dugu Oiartzun aldeko agiri zaharrak biltzen dituen liburu batean, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburuaren 1. agirian, 1499. urtekoa, 133. or.:
La herençia parte que de Liçarraga se le segnaló aEmakume bera da, bi aldiz aipatua eta, beraz, izena nahiko ziurra da. Bukaeran -txo atzizki txikigarria dago eta oinarrian Milia antroponimoa, latin jatorrikoa, Emilia antroponimotik. Euskal Herriko lekuko gehienetan Milia agertzen da:
Millicho estimaron medio millar pequenno.
[...]
Millicho de Liçarraga, vibda, seys millares pequennos.
milia garcía eulçco (1200-1300 [1957, 1960])Blog honetan Milia agertzen da Andramiliamadura toponimoan, andra praenomena duela.
milia [de guevara] (1281/08/01)
milia (1330)
Batzuetan Millia agertzen da, baina ez dago argi ahoskeran ezberdintasunik dagoenik:
semeno de millia (1330)Aipatzen den lehena, xemeno de milia (1330) bera izan daiteke herri berekoak zirelako. Oiartzungoan <ll> izan liteke adiera txikigarria eransteko edo ahoskeran eraginik gabeko aldaera grafikoa.
ferrero de millia (1330)
pero millia (1350)
Edonola ere, Miliaren hipokoristikoen artean Millitxo dago, Oiartzungo agiriak erakusten duen bezala.