Mostrando entradas con la etiqueta Sororetegi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sororetegi. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de diciembre de 2018

Serora hitza

Serora hitzaren lehenego agerpena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Leizarragaren lanetan bada, serora aldaera erabiliz, 1572. urtean.
Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan bada lekuko zaharrago bat, Sororeteguia, 1527. urtean, 66. agirian. Urte asko ez dira, 50 urtera ez dira heltzen baina lekuko honek baditu aipagarriak diren zenbait ezaugarri. Hasteko, toponimoa analizatu eta sorore + -tegi + -a bezalako elementuak izango lirateke. Testuetan ohikoena den serora aldaera ez da erabili, sorore aldaera baizik. Eta hau litzateke jatorrizko mailegutik hurbilago dagoen aldaera, kontuan hartuz gero soror latinetik hartua dela, elizako latinetik ziurrrenik, eta orduan, mailegu berantiarra litzateke. Beraz, soror > sorore bilakaera izango zen, gero, o-o > e-o bokal disimilazioa izango zen eta azkenik, beharbada erromantze baten eraginez, serore > serora.
Baina Sororetegia ez da bakarra sorore aldaera duena, Orotariko Euskal Hiztegiak Mendiburu aipatzen du, 1760. urte inguruan. Horrela izanik, sorore aldaeraren lehenengo agerpen data 250 urte inguru atzera liteke.
Baina Hondarribiko toponimo honek badu eraginik beste euskal hitz batean, serorategi hitzean. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegian aurki daiteke, 1745. urtekoa. Beraz, 220 urte inguruko atzerapena, eta sororetegi aldaera ezezaguna.