Mostrando entradas con la etiqueta hiztegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hiztegia. Mostrar todas las entradas

viernes, 29 de septiembre de 2023

Ortu hitza

 Leintz haraneko toponimo batean dago ortu hitzaren lekuko oso zahar bat, XV. mende hasierako agiri batean Leintz haraneko mugarriztatze batekoa, 1406. urtekoa, 1622. urteko kopia batean jasoa, 2. or.:

E dende fueron a la casa de Juan de Arana e pusieron otro mojón de piedra con su testigo en un cerrillo que es allí, entre la dicha casa de Juan de Arana, entre el dicho mojón puesto antes de éste, e dijeron que el lugar llamaban "Bengo-ortua".
Toponimoak bi elementu izango zituen, lehenengoa behe izenondoaren superlatiboa da, hau da behe + -en + -ko. Azkena ortu izena, beste eskualde batzuen baratz(e) izenaren sinonimoa:
[...]
Onom.: Fortun de ortusarri. (1353) Arzam 376.
[...]
Ikus daitekeenez, ortu izenaren aurreneko lekukoa 1353. urtekoa da eta mende baten ondorengoa da Leintz haranekoa, 1406. urtekoa.

lunes, 25 de septiembre de 2023

Estolda hitza

 Estolda hitzaren hiru lekuko daude Elgoibar aldeko 1452. urteko agiri batean, Ubitarteko apeoan, 28. or.:

Ytten, en valle de Hermua el suelo del mollino de Juan Garzía de Muguruza, que es ateniente al arroyo maior de Hermua, con la estolda del dicho molino.

Ytten, en somo del dicho molino un pedazo de tierra que sollía tener e poseer el dicho Juan Garzía de Muguruza e los dueños de la casa de Unastegui, que ha por linderos: por devaxo las calzes del dicho molino de Juan Garzía, e por la parte de suso e por la una costanera el sendero servidumbre que va desde la dicha estolda del dicho molino arriva a la pieza de tierras de Unastegui, que es enzima, e por la otra costanera de faz el molino de Arísttegui tierras e exidos comunes del dicho conzexo.

Ytten, otro pedazo de tierra en el dicho lugar devaxo del dicho mollino que sollía tenet e poseer los dichos dueños de la casa de Unastegui, que ha por linderos: por devaxo el arroyo maior que desciende por el valle de Hermua, e por de suso tierras conzejales por do van los mojones de piedra por entre medias, e por la una costanera el dicho camino servidumbre que va desde la estolda del dicho mollino arriva, e por la ottra costanera tierras de la casa de Yvarra.
Beste euskal hitz batzuekin gertatzen den bezala, hauek agertzen dira erdarazko testuetan azalpenik eman gabe, hitz horien esanahia denek ezagutzen zutelako. Sarrera honetako hitza da estolda:
estolda.
(V-arr-m ap. A).
"1.º alcantarilla, caño en que se vierte y se le da salida a la escoria del hierro en las ferrerías. 2.º alcantarilla bajo los caminos" A. "Canal situado bajo la antepara, para salida de aguas" GoiBur 250. "De la parte de la antepara y estolda" (1752). Ib. 250.
Aga-arrija. Ziarzulua. Estolda-aldia. (En una lista de aparatos y piezas de ferrería). Mg PAb 134. Udalak eutsinda dagozan estolda, ur-zikin-odi, abere-iltoki, azoka ta onen antzeko enparau uri-ardurak. "Alcantarillado". ForuAB 155.
Orotariko Euskal Hiztegian dauden lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira, beraz, lekuko hauek hiru mende aurreratzen dute hitz honen agerpena.

viernes, 7 de julio de 2023

Armuga hitza

 Euskararen lurralde gehienean mugarri hitza ezaguna da baina badago beste hitz bat, askoz erabilera gutxiagokoa, armuga, har- 'harri' eta muga izenez egina. Hitz elkartu honen gaineko informazioa dago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanean, 141. or.:

Orotariko Euskal Hiztegian agertzen ez bada ere, euskaran sortua da nahiz eta Lizarraldeko erdaran ere erabilia izan.

miércoles, 17 de mayo de 2023

Sotil, Sotilla izengoitiak

Lekeitioko agiri zaharren artean badira XVI. mende hasierako bi izengoiti, Sotil eta Sotilla.
Sotil agertzen da Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 225. agirian, 1514. urtean:
E fueron presentes por testigos a lo que dicho es, Martin Sotil de Vribarria, vesino de la dicha villa, e Pedrro d'Olea e Pedrro de Çerella, vesinos de Amoroto.
Sotilla agertzen da urte batzuk geroago, 252. agirian, 1518. urtean:
Testigos que fueron presentes, Lope de Anguiz e Furtuno de Eguen e Ochoa Sotilla e Chipi de Acuriola e Juan abad de Leaegui, clerigo.
Bi izengoitietan sotil hitza dago, lekukotza zaharra duena eta euskal testuetan onomastikan baino lehenago agertzen da, Milia Lasturkoaren eresian (c.1450) esaterako:
Gizon txipi sotil baten andra zan.
Hurrengo agerpena Leizarragaren itzulpenenan dago, beraz, Lekeitiokoak baino 50 urte geroago. Hala izanik, sotil hitzaren lehenengo lekukoen artean daude Sotil eta Sotilla izengoitiak.

miércoles, 10 de mayo de 2023

Apuratu hitza

 Oñatiko agiri zaharretan izengoiti bat dago, apuradu, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dagoena, 34. agirian, 1489. urtean:

Miguell Apuradu, con fijos, dies maravedis.
Izengoiti hori apuratu partizipioaren aldaera bat da, sartaldeko mailegu batzuetan agertzen den horzkari ahostunarekin. Aldaera hori ez dago Orotariko Euskal Hiztegiaren sarreran. Gainera, apuraturen lehenego lekukoa 1857. urtekoa da eta Oñatiko agirikoa 1489. urtekoa. Beraz, lekukotzaren aurrerapena 300 urte baino gehiagokoa da.

miércoles, 26 de abril de 2023

Ildoki hitza

 Ildoki hitzak ez du lekukotza handirik utzi, hala ere, oso gutxi ere ez dira:

ildoki.
1. (V-ple-arr-m, G, AN), ilduki (V-arr-oroz), ilddoki (ilyoki; GoiBur ), illoki (V-gip). Ref.: A (ildoki, ilduki); Iz ArOñ (illoki).
"1.º la parte más gruesa de un leño. 2.º tarugo, zoquete, pedazo de madera corto y grueso que queda sobrante al labrar o utilizar un madero" A. "Tronco ordinariamente viejo de menos de un metro para la carbonera, costados del fogón, etc. Ilddoki. Anpór-ildoki bat. Illoki baten gañean txipitu egurra" Iz ArOñ. "Cerra ilyoquia, tronco o trozo de árbol cortado para ser aserrado y hacer tablas o tablones" GoiBur 297. "Maderos llamados cerra ylyoquias" (1729). Ib. 297.
Orra non gazteari irabazten dion, besteak amaika ildoki baiño amabi ildokiak lenago ebakiaz. Ezale 1897, 194b.

2. "(V-arr-oroz, G), trozo podrido de un árbol, yesca" A. v. 2 ildo.

3. "(? V-arrig), persona anémica" A.
Horiei beste bat gehitzekoa litzateke, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dagoena, 34. agirian, 1489. urtean:
Teresa Yldoqui, con su yja, syete maravedis.
Zaila da nola uztartu lekuko hau eta ildoki hitzaren esanahiak. Izengoitia bazen hirugarrena egokia izan liteke, baina beharbada lehenengo adiera izan zitekeen, lotura iluna bada ere. Edonola ere, argia da Yldoqui eta ildoki hitz bera direla. Honek aurreratu luke hitz horren lehenengo agerpen data, 200 urte baino gehiago.

lunes, 24 de abril de 2023

Ederto hitza

 Ederto aditzondoaren lehenengo lekukoa Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa. Lekuko zaharrago bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan, 34. agirian, 1489. urtean:

Juan de Laharria, dicho Ederto, çinco maravedis.
Izengoiti horrek 250 urtez aurreratzen du edertoren agerpen data. Ez da ezinezkoa ederto izenondoa izatea, eder + -to, atzizki txikigarria ere bada. Baina testuetan ez dago horrelakorik eta nahiz eta aditzondo bat izengoitia izatea ohikoa ez izan, hala dirudi kasu honetan.

lunes, 17 de abril de 2023

Arantzadi hitza

Arantzadi deitura ezaguna da, toponimo bat jatorriz deitura ere izan zen eta baita hitz arrunta ere. Orotariko Euskal Hiztegiaren lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa:

arantzadi.
(-nz- Lar), arantzadui.
Espinar. "Di [...]. Apenas suena ya no siendo en toponimia: Elordi, espinal, Arantzadi, espinal [...]" A Morf 100.
Ainbat arantzadui ta nardui senduaguak. msOñ 120v. Etsi, gogo, eta jarrai / arantzaditan barrena... SMitx ( in Onaind MEOE 1045).
Toponimoa, jakina, askoz lehenagokoa da eta lekuko bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan, 34. agirian, 1489. urtean:
La de Fernando de Arançadi, con su yja Joana, dies maravedis.
Oñati aldeko lekuko honek arantzadi hitzaren lehenengo lekukoa 250 urte inguru aurreratuko lituzke.

viernes, 14 de abril de 2023

Gor hitza

 Gor hitzaren lekuko zaharrena Johan Gorra da, 1366. urtekoa eta ziurrenik, agerpenagatik lekuko nafarra da. Hurrengoa izan liteke Oñati aldeko bat, Erdi Arokoa, eta Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dago, 34. agirian, 1489. urtean:

Machin Gorra, çinco maravedis.
Lekuko honekin gor hitzaren beste lekuko zahar bat erakutsi dugu, euskararen sartaldeko eremuetakoaren lehenengoa.

miércoles, 22 de marzo de 2023

Morroi hitza

 Morroi hitza aski ezaguna da eta Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lehenengo lekukoa Lazarragaren lanetan dago, morroe aldaera darabilela:

Donzelleari Lora ereitzan, / morroeorri Don Martin. Lazarraga 1179r. Ezta munduan morroerik / nork desakedan: "nola ago?". Ib. 1190r.
Erdi Aroko agirien artean badago lekuko zaharrago bat, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dagoena, erabilera antroponimikoa duena, 34. agirian, 1489. urtean La de Morroe Çuria, con sus hijos, quinse maravedis. Agiri berean beste lekuko bat dago, Martin, fijo de Morroe Çuria, dies maravedis.
Beraz, lekuko honek mende baten inguru aurreratuko luke morroi hitzaren lehenengo agerpena, baita morroe aldaerarena ere.

viernes, 17 de febrero de 2023

Bilbotar hitza

 Orotariko Euskal Hiztegian bilbotar hitza bi alderatan agertzen da, bilbaotar eta bilbotar. Bien agerpen data berandukoa da, bilbaotar 1872. urtean eta bilbotar beranduxeago, 1897. urtean. Lekuko zaharrenak hauek dira:

Itxasozko azañetan or agiri dira / Matxin Mungi, Arbolantxa, Bilbaotar ona, / Errekalde, Arteita, Mello Bertondona. Aran SIgn 213. Gizonen batek esan omen du / Azpeitiyako kafian / apustu ori izango zala / Bilbaotarrentzat kaltian. EusJok II 89. Liburu-zale dan Bilbotarrik, ezin egon leike liburu polit iolasgarri au beragandu barik. Ezale 1897, 136b.
Toponimian badago leku izen bat, mende bat baino gehiago aurreratzen duena bilbotar alderarekin, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan dago:
Echebarria_Vilbotarrena (la caseria de) [Llona (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.
Echebarria_Vilbotarrena+) (Saranda el molino quemado
Echavarri_Bilbotarrena (la casa de) [Llona (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1876, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharrenak 150 urte baino gehiagotan aurreratzen du bilbotar aldaeraren agerpena. Beraz, argi geratzen da XVIII. mendearen erdialdean bilbotar izena bazela eta batzuentzat Bizkaiko hiriburuaren izena Bilbo zela. Dokumentazio gehiago balitz Bilbo izenaren hedapenaren ezaugarriak ezagutzeko aukera genuke, baina dauden lekuko gutxirekin ezagutza ere ez da handia.

sábado, 21 de agosto de 2021

Triku eta trikuharri hitzak

 Erdi Aroko agiri zaharretan ohikoak dira larre, ibai eta antzeko izenekin sortutako toponimoak, askoz gutxiagotan izengoitiak daude eta hauetan hitz ez ohikoak irakurtzen dira, triku bezala. Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuan badaude Martin Trikua izena zuen gizonaren bi aipu, 21. agirian, 1428. urtean:

Fecho e otorgado fue este conpromiso delante la casa de Martín Tricua, término del dicho lugar de Lascano...
Bigarrena, 22. agirian, 1428. urtean:
Et después d’esto, delante la casa del dicho Martín Tricua, besino de la dicha billa de Villafranca, a dies e ocho días del dicho mes de nobienbre, anno de mill e quatroçientos e beynte e ocho annos, este dicho día, ante las dichas puertas del dicho Martín Tricua...
Izengoitian triku izena genuke. Ezin jakin izendapenaren arrazoia, triku animaliaren izaerarekin lotutako ezaugarri bat gogoan zen, Orotariko Euskal Hiztegian badago gizakiekin erabiltzeko adiera bat:
(Fig., uso adj.).Basto.
Erri ontan mutillik "bien" ba al daude? Guztiak dira trikuagoak. Urruti ibiltzea obe. Lab EEguna 75
Beharbada horixe zen adierazi nahi zuten izengoiti horrekin. Dena den, triku hitzaren lehenengo lekukoa askoz aurreratuko litzateke, Larramendiren hiztegikoa zen lehenengoa, 1745. urtekoa. Beraz 317 urte lehenagoko lekukoa izango zen Ataungo agirietakoa.
Aipatutako liburuan badago beste izen interesgarri bat, hau toponimoa, Trikuarria, bi agiritan dagoena, 20. agirian, 1426. urtean:
...en el dicho sel de Larrunça, entre el arroio maior e el arroio que viene a la dicha fferrería, en todo quanto es fasta el arroio de Lauzti, e dende, passado el dicho harroio que a la dicha ferrería viene, fasta la piedra llamada Tricuarria, que está en el otero...
Bigarrena, 22. agirian, 1428. urtean:
...en todo quanto es fasta el arroyo de Lausty, e dende, pasado el dicho arroyo que a la dicha ferrería biene, fasta la piedra llamada Tricuarria que está en el otero...
Toponimoa hitz batez osaturik izango zen, trikuharri, eta artikuluaz. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lehenengo lekukoa Azkueren hiztegikoa da, XX. mendearen hasierakoa. Ataungo agirietako toponimoak data hori oso aurreratuko luke, ia 600 urte. Gainera, hitz honen lekuko gehienetan tregoharri aldaera dago, baina aipatutako lekukoetan trikuharri aldaera dago.

viernes, 20 de agosto de 2021

Gutun hitza

 Gutun hitzaren lehenengo lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Leizarraga da, 1571. urteko Are hetarik guthunak anaietara harturik, Damaszerat ioaiten ninzén. "Lettres adressantes aux frères". Lç Act 22, 5.
Baina Erdi Aroko bi lekuko daude, XV. mendearen hasierakoak, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuan, biak 27. agirikoak, 1416. urtekoak: Pero Martines Gutuna eta Joan Gutuna.
Dirudienez, izengoitiak izan zitezkeen, baina izendapenaren arrazoia ezezaguna da. Ziortza inguruko bi lekuko horiek gutun hitzaren agerpena aurretuko lukete 150 urte baino gehiago.

viernes, 15 de enero de 2021

Uarkape toponimoa

 Arrasateko toponimo honek bost mende inguru bete ditu. Lekuko ugari utzi ditu Arrasateko toponimia liburuko 82. orrialdean:

Toponimoak hainbat aldaera izan ditu, adierazgarria da Ugarkape, hasperen zaharraren lekuan /g/ belarea dagoelako, hau oso arrunta ur hitzetik sortutako izenetan, Ugarte toponimo oso hedatuan bezala. Ugerkape aldaeran, aldiz, u-a > u-e bokal asimilazioa gertatu da, fenomeno ohikoa euskal eremu askotan.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, uharka hitz ezaguna, hemen presa esanahia duena, toponimoaren hainbat lekukotan hitz bera erabiltzen dute toponimorako. Azken elementua -pe atzizkia genuke, behe hitzetik sortua.
Hitza ez du lekukotza handirik lortu, baina toponimian aztarrena utzi zuen, esaterako, blog honetan aztertutako Guarka toponimoan.
Arrasateko toponimoaren bitartez uharka hitzaren lehenengo agerpena mende batzuk aurreratu ahal da, toponimoaren esanahiaren lehenengoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, 1746. urtekoa litzateke, eta Arrasateko toponimoaren lehenengo lekukoa 1462. urtekoa da.

Noblezia toponimoa

 Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dagoena, 1625. urte ingurukoa, Astigarragako etxeen artean Noblezia izenekoa aipatu zuelako, 96. orrialdean:

Astigarraga
22. La casa de Murguia de Parientes mayores, patrona de su Iglesia Parroquial de la advocacion de Nuestra Señora de la Asuncion, Arguindegui A, Plaza, Zapiain, Burbutegui, Chuloagategui, Noblecia. 7.
Toponimoak euskal hitz bat gogorarazten du, noblezia, hain zuzen. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Lazarragarena litzateke, XVI. mendearen bigarren erdialdekoa. Beraz, Astigarragako toponimo hau lehenengo lekukoen artean izango litzateke.

martes, 25 de febrero de 2020

Zerradi toponimoa

Egun, Zerradi izeneko toponimoa Oiartzungo industrialde bat izendatzeko erabilia da, baian orain ez aspaldi, baserria izan zen.
Oiartzungo toponimia liburuan badago toponimo honetaz informazio gehiago baita etimologia bat ere, 319. or.:
Zerradi. Baserria.
Dokumentu zaharrek -r - duten eta deklinatua dagoen forma bat erakusten dute (Zerrariarena, 1591, ZEA 215.19; Zerrariena, 1638, OUA C/4/9/2), beranduago, ia 200 urteko tarte baten ondoren, gaur egun arte irauten duen Zerradi forma agertzen den arren. Bere jatorri etimologikoa segur aski zerra hitzean egongo da. Industriapoligono bati ematen dio izena.
Zerra hitzean baino, zerrari hitza litzateke toponimoaren oinarria, ondoren etxe izenetan ohikoa den -(r)en + -a: Zerrariarena, izenari -a artikulua erantsia. Ziurrenik mendeetan bi aldaera ezagunak izan ziren, Zerrariarena eta Zerrari, azkena nagusitu zen eta inguru hartan r > d txandaketa gertatu zen, aide 'aire' bezalako hitzetan zabaldua.
Zerrari hitza, zaharra bada ere, berandu arte ez da jaso hiztegietan edo euskal testuetan, badirudi, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Joan Batista Artxuren Uskara eta Franzes Gramatika, Uskalherrietaco haurrentzat egina liburukoa dela, 1852. urtekoa. Toponimo honen lekuko zaharrena, Zerrariarena, 1591. urtekoa den bitartean. Beraz, 250 urte baino lehenagokoa da zerrari hitzaren agerpena.

martes, 10 de diciembre de 2019

Etxaboleta toponimoa

Tolosako etxe izenak ematerakoan, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa izeneko liburuan, Etxaboleta aipatu zuen, 1625. urte inguruan:
... Ezama, Echaboleta, Arraiechea, Illarraméndi garaicoa, Illarramendi erdicoa, Illarramendi azpicoa, Guisuaga, Ferrarategui, Iraneta...
Nahiz eta egun, txabola hitza oso ezaguna eta zabaldua izan, etxabola hitza ere erabilia izan da, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, XIX. mendeko bigarren erdiko testuetan agertzen delako. Ziurrenik etxe + txabola izenen elkarketatik sortua da aldaera hau.
Etxaboleta toponimoaren azalpena hauxe litzateke, etxabola + -eta, alde horretatik zailtasunik batere ez.
Isastiren lekuko honi esker etxabola izenaren lehenengo lekukoa bi mende eta erdi inguru aurreratzen da.

martes, 26 de noviembre de 2019

Estarribeltza toponimoa eta eztarri hitza

Toponimian ezagunak dira gorputz izenetan oinarrituta toponimoak izendatzera erabili diren hitzak, horietako bat eztarri litzateke, garganta, bere kide gaztelaniazkoa, ere ezaguna da, gorputz zatia eta elementu geografikoa bezala erabilia.
Toponimoa Estarribeltza zen, eta Segura ingurukoa izan zen. Amojonamiento (Segura y sus aldeas) izena duen agirian jasoa da, 1483. urtean, 5. or.:
En el qual dicho lugar, al pie de la dicha aya grande, pusieron un mojón en el lugar donde estaba el primer mojón poco más o menos; e dende adelante, atrabesando por el lado adelante al otro mojón que está en el lugar llamado Estarribelça, en un çerrillo que está cabe la venta de Estarribelça; e dende adelante subiendo arriba, pasado el dicho lugar de Estarribelça, en un otro çerrillo al pie de un aya...
Eztarri izena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Landucciren hiztegian agertu zen lehenengo aldiz, hau da, 1562. urtean. Beraz, 79 urtez aurreratuko litzateke hiz honen agerpena. Toponimoan estarri aldaera ezaguna erabili zuten.

martes, 19 de noviembre de 2019

Zoruaga toponimoa

Tolosako etxe izenak ematerakoan, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa izeneko liburuan, Zoruaga aipatu zuen, 1625. urte inguruan:
... Ezama, Echaboleta, Arraiechea, Illarraméndi garaicoa, Illarramendi erdicoa, Illarramendi azpicoa, Guisuaga, Ferrarategui, Iraneta, Arrillaga, Sarrola, Zoruaga, Amaroz, Eguzquiza...
Analisiak ez du zalantzarako leku handirik uzten, zoru izena, mailegu latina dena, eta -aga atzizkia. Aipagarria da lehenengo lekukoa Lazarragaren testuetan egongo litzatekeela, eta hauen data da, gutxi gora behera, XVI. mendearen bigarren erdia. Beraz, Tolosako toponimoa aurreneko lekukoetan izango zen.

sábado, 16 de noviembre de 2019

Atorra hitza

Atorra Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, agertzen da lehenengo aldiz B. Etxepareren liburuan, 1545. urtean. Baina badago beste lekuko bat, lehenagokoa, baina hau toponimikoa da. Ez da atorra toponimian azaltzeko izena, baina batzuetan ohiz kanpoko gauzak gertatzen dira, baita onomastikan ere. Toponimoa Atorrasagasti, eta bitan agertzen da Avecindamiento (Andoain a Tolosa). 1475 izeneko agirian, 1475. urtekoa: Joan Peres de Atorrasagasti eta Pedro de Atorrasagasti.
Atorrasagasti azaltzeko, ez bada ezer berezirik gertatu, atorra eta sagasti izenen elkarketa litzateke. Sagasti nahiko arrunta da toponimian, baina atorra, beharbada hau da izen horrekin sortutako toponimo bakarra.
Toponimo honen bitartez atorra-ren lehenengo lekukoa urte batzuk aurreratuko litzateke, 70 urte, hain zuzen.