Mostrando entradas con la etiqueta serora. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta serora. Mostrar todas las entradas

lunes, 31 de enero de 2022

Seroreerreka eta Seroresagasti toponimoak

 Bi toponimo hauek Arrasatekoak ziren, bi lekukoren bitartez ezagunak dira, Arrasateko toponimia liburutik jasoak, 435. or.:

 Bi toponimoen oinarrian izen bera dago, serore, eta azken elementuak askoz ezagunagoak dira, erreka eta sagasti. Serore da serora izenaren aldaera arkaikoa.
Serora hitzaren sarreran blog honetan aztertua izan da eta bere jatorria, latinetik, aipatua. Sarrera horretan 1527. urteko lekuko bat erakutsi izan zen, baina Arrasateko toponimoek lekuko hori lehenago eraman dute serora izenaren lehenengo agerpena, 52 urtetan, hain zuzen.
Laburtuz, bi toponimo horiek, serora izenaren agerpen data aurreratu dute, serore aldaeraren bitartez.

martes, 18 de diciembre de 2018

Serora hitza

Serora hitzaren lehenego agerpena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Leizarragaren lanetan bada, serora aldaera erabiliz, 1572. urtean.
Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan bada lekuko zaharrago bat, Sororeteguia, 1527. urtean, 66. agirian. Urte asko ez dira, 50 urtera ez dira heltzen baina lekuko honek baditu aipagarriak diren zenbait ezaugarri. Hasteko, toponimoa analizatu eta sorore + -tegi + -a bezalako elementuak izango lirateke. Testuetan ohikoena den serora aldaera ez da erabili, sorore aldaera baizik. Eta hau litzateke jatorrizko mailegutik hurbilago dagoen aldaera, kontuan hartuz gero soror latinetik hartua dela, elizako latinetik ziurrrenik, eta orduan, mailegu berantiarra litzateke. Beraz, soror > sorore bilakaera izango zen, gero, o-o > e-o bokal disimilazioa izango zen eta azkenik, beharbada erromantze baten eraginez, serore > serora.
Baina Sororetegia ez da bakarra sorore aldaera duena, Orotariko Euskal Hiztegiak Mendiburu aipatzen du, 1760. urte inguruan. Horrela izanik, sorore aldaeraren lehenengo agerpen data 250 urte inguru atzera liteke.
Baina Hondarribiko toponimo honek badu eraginik beste euskal hitz batean, serorategi hitzean. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Larramendiren hiztegian aurki daiteke, 1745. urtekoa. Beraz, 220 urte inguruko atzerapena, eta sororetegi aldaera ezezaguna.