Mostrando entradas con la etiqueta Txurio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Txurio. Mostrar todas las entradas

martes, 2 de abril de 2024

Txurioena eta Txurionea toponimoak

Txurioena da Bizkaiko toponimo bat, Berrizko baserri bat. Txurionea, aldiz, Gipuzkoako toponimo bat izango zen, egun bi toponimo eratorritan irauten du, biak baserriak: Txurioneaberri eta Txurioneazar.
Toponimo hauetatik ez da lekuko zaharrik eskuratu baina guztien egitura oso argia da eta, beraz, aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, hemen jarriko den etimologia ongi egokitzen zaie artertutako toponimoei.
Txurioena eta Txurionea toponimoetako bukaeretan, ezberdinak badira ere, elementu berberak daude, -(r)en eta -a, artikulua. Oinarrikoa antroponimo bat da, Txurio, hain zuzen. Erdi Aroan erabili izan zen baina ondorengo mendeetan galdu zen eta egun, toponimo batzuetan baino ez da bizi, Txuriokorta toponimoan bezala.

lunes, 12 de junio de 2023

Txurio antroponimoa

 Txurio ez da antroponimo ezezaguna, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian bada, 1448an Churio Ecibay lekuko bakarrarekin. Gehiago izan ziren izen hori zutenak eta hemen beste bi aurkeztuko ditugu, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburukoak, 34. agirian, 1489. urtean:

Churio de Çumarraga, tejero, dies maravedis.
[...]
Churio de Guipusche, çinco maravedis.
[...]
Aipatutako web-gunean azalpen etimologiko bat dago, P. Salaberriren De toponimia vasco-pirenaica: sobre el sufijo -otz, -oz(e) lanekoa:
[...]
De todos modos, si como señala Mitxelena Biscarrués y Biscar(r)ose se han formado sobre bizkar « espalda », parece que la explicación más convincente es la de « el lugar (la población) situada en la espalda », teniendo en este caso el sufijo probablemente también un valor locativo similar al señalado para el descendiente del genitivo latino de Armendaritze, Auritz, Beraskoitz o Ilurdotz por ejemplo, con lo que en Alkotz, Urotz, Urrotz, Usotz etc., en principio, podríamos partir tanto de uno como de otro. La cuestión todavía se complica más si pensamos que en toponimia vasca, al igual que en antroponimia (Ezkerro, Xurio Jurio Txurio, Zabalo..., sobre ezker « izquierdo », xuri, txuri « blanco » y zabal « ancho »), encontramos el artículo de grado próximo –o ya no productivo: Elorrio (B) sobre elorri « espino albar », Orrio (N) sobre orri « hoja » y tal vez también Gorrio (N) sobre gorri « rojo », « (tierra) roja » y Orio (G) « amarillo », « (terreno) amarillo » que hace pendant con el potamónimo Oria que desemboca en la localidad; hay también Gorritz y Oritz, ambos en Navarra. Otra posibilidad sería partir de *Elorriano, *Orriano, *Oriano, *Oriana, como en Audikana > *Audikâa > Audika (A), Otxandiano > *Otxandiâo > Otxandio (B), Undiano > *Undiâo > Undio (N), pero las bases son transparentes en esos casos y estimo más apropiado partir de los vocablos vascos susodichos. Cf., sin embargo, Çuriano (Zuriano en grafía actual) topónimo de Arrasate (G) en 1476, de Zuri antropónimo basado en zuri « blanco », presente también en Zuriain (N)
[...]
Beste azalbide bat bada, Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan aipatua:
1.84. JULIAN, JULEN (Ar.G.) (133): [...] Bide beretik Juliana > Julia bilakatzea ere normala da, eta baita-ere Julio > Xurio egitea, -l- vokal artekoa -r- bihurturik, eta x- busti-palatal hypokoristiko zentzua emaiten diona duela. Beste alde batetik Xurio, ezaguna denez, Zurio formaren hypokoristikoa ere izan daiteke, hau da, zuri + artikulu gradu hurbileko den -o, bestelako artikuluz Zuria > Xuria dena, eta Done Xurio hagiotoponymoan bien gurutzatzea gerta daiteke herri etymologiaren kausa dela medio (134).
———————
134 Patxi Salaberri-k diost: "Nafarroan Done Xurio, Jaun Done Julio erdarazko San Julián-en ordain dira, batzuetan bederen. Deierrin Dona Julia dugu, Dona Maria-ren aldamenean, egun Doña Julia eta Doña Maria bilakatuak, herri-etimologiaz".
Azalpen honekin bat dator Txurio toponimoaren etimologia, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza bilduman aurkeztua, XIII, 210:
[...]
OBS.- (T)xurio y su pronunciación castellanizada Jurio (cf. el apellido Jurío), son forma vasca del hagiónimo San Julio o Julián.
[...]
Aipatzen den lotura toponimikoak ederki azaltzen du Txurio antroponimoa. Dela Julio edo Julian(o), euskararen egokitzean aldaketa batzuk gertatu ziren, nabarmenena bokalarteko l > r. Beste bat hasierako fonemari dagokio, erakusten duelako egokitzapen data berankorra dela eta horrek zailtzen du jatorria Julian(o) izatea, sudurkariaren aztarrenik gertatu ez delako.

martes, 20 de julio de 2021

Txuriokorta toponimoa

 Txuriokorta Zornotzako toponimo bat zen, XVIII. mendearen erdian jaso dira lekuko guztiak, 1740. urtean: Churiocorta, Churio corta, Churio corta eta churiorta.
Toponimoak bi elementu izango zituen, Txurio antroponimoa eta korta izena. Euskaltzaindiaren EODA datu-basetegian badago Txurio izenari buruzko sarrera:

Txurio
Erdi Aroko euskal izena. 1448an Churio Ecibay, Oñatiko (Gipuzkoa) ganboarra, agertzen zaigu Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan. Aldaera: Xurio.
Txurio aspalditik galdutako izena da, baina bere aztarrena hedatu zen toponimiara eta Txuriokorta toponimoa da antzinako antroponimoaren erakusleetako bat.