Txuriokorta Zornotzako toponimo bat zen, XVIII. mendearen erdian jaso dira lekuko guztiak, 1740. urtean: Churiocorta, Churio corta, Churio corta eta churiorta.
Toponimoak bi elementu izango zituen, Txurio antroponimoa eta korta izena. Euskaltzaindiaren EODA datu-basetegian badago Txurio izenari buruzko sarrera:
TxurioTxurio aspalditik galdutako izena da, baina bere aztarrena hedatu zen toponimiara eta Txuriokorta toponimoa da antzinako antroponimoaren erakusleetako bat.
Erdi Aroko euskal izena. 1448an Churio Ecibay, Oñatiko (Gipuzkoa) ganboarra, agertzen zaigu Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan. Aldaera: Xurio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario