miércoles, 6 de mayo de 2026

Basajaundegi toponimoa

 Urdazubiko toponimo honen lekuko bat dago P. Ondarraren bilduman, Bassayaundegui izena duela:

Bassayaundegui
Puente de bassayaundegui
    Izaera: zubia [toponimoa]
    Kokalekua: Urdazubi
    Data: 1600
    Gaia: Epaiak
    Dokumentua: Compromiso y sentencia arbitraria entre el Monasterio de Vrdax y el valle de Baztan, sobre el amojonamiento de los seles de Animelia (Vrdax, 1600)
    Bilduma: Archivo del Ayuntamiento de Baztan
    Oharrak: Carpeta "Monasterio de Urdax - 1". Documento de 9 folios
    Iturria: Iturriaren fitxa ikusi
Toponimoan bi elementu daude, bukaeran -tegi atzizkia, sudurkari ondoren egoteagatik horzkaria ahostundu dela. Baina oinarria interesgarriagoa da, basajaun hitza dagoelako. Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lekuko zaharrena 1715. urte ingurukoa da, Pierre Urteren hiztegikoa:
"Abnormis" Urt I 33. "Agrestis, basa jauna, basagizona" Ib. 463.
Dena den, basajaun hitzaren adiera ezagunena beste bat da, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengoa:
basajaun.
1. (G-goi, L, AN, BN, S; Foix ap. Lh.), basojaun, baxajaun Ref.: A; JMB At .
(Nombre de un personaje mitológico de la tradición popular vasca; tbn. se da este nombre, por aproximación, a personajes de otras tradiciones).
Ezin jakin Urdazubiko toponimoa zein adierari dagokion, baina litekeena da izaki mitologikoa aipatzea.

lunes, 4 de mayo de 2026

Tellitu toponimoa

 Tellitu da Barakaldoko baserri bat eta Galdamesko tontorra eta lepoa. Bi herriak mugakideak dira.
Toponimoaren joan diren mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Tellitu [N, TO]
Tellitu (barrio de), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Thellitu (la casa de) [Regato hasta Uengolea (del uarrio de)], Baracaldo, a.1796, FogVizcayaMs.
Tillitu (barrio de) (Urqullu y), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tillitu (varrio de), Baracaldo, a.1745, FogVizcayaMs.


Tellitu [N, NO]
Tellitu (Cosme de) [Urqullu y Tillitu (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Loyzaga (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Ugarte (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Zuazo (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido aldaera ere badago, nahiz eta lekuko gutxi izan:
Tellido [N, NO]
Tellido (Domingo de Saldortun y) [Therreros (cuadrilla de)], Zalla, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido (Martin de Mendieta), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Azken honetan erromantzezko bilakaera ikusten da, bokal arteko horzkariaren ahostuntzea eta bukaerako bokalaren aldaketa.
Tellitu toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak daude:

Toponimoak bizitza luzea izan du eta bere jatorria antroponimo galdu batean dago, *Tellitu, baina lekukorik ez badu ere, bere jatorria antzematea erraza da jakinik Tello antroponimoa izan zela. Azken zatia -ittus atzizki txikigarria litzateke, eta, beraz, antroponimo hipokoristikoa litzateke. Euskaraz Telu aldaera egokitua erabilia izan da, Telugain toponimoan dagoena, esaterako. Aztertutako toponimoan euskaraz gertatutako ll > l bilakaera ez zen jaso, berdin gertatu zen Gallarraga mendi izenarekin, urrun ez dagoena.

Astalardi eta Astarlasoro toponimoak

 Astalardi eta Astarlasoro dira Ataungo toponimoak:

Astalardi
Astalardi: 1410 “sel de Beringas hastalardia”.
    Izaera: larrea
    Kokalekua: Aralar
    Erreferentzia: 25. karp. 496. zk. 10449 erreg.

Astalarsoro
Astalar soo: (= heredad de Astalar, cardancha). Fue heredad y abundaba en ella la cardancha.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Kiñu zearra
    Erreferentzia: 12. karp. 217. zk. 5406 erreg.
Bi toponimoen analisia Ataungo toponimiaren biltzaileak eman zuen, cardancha hitzarekin itzuliz. Orotariko Euskal Hiztegian hitz bera agertzen da, astalar izena, informazio gehiagorekin:
astalar.
(G, AN-larr) Ref.: A; Arzdi Plant1; Iz To .
" Carlina acaulis, ajonjera" Arzdi Plant1. "Cardencha, cardo áspero que crece en trigales" A. "La cardencha (cardo con pinchos)" Iz To. Cf. IC III 50: "Astalarra [...] argomal del asno".
Bitartean nexka, eperra bezain arin, [...] astalarren gañetik egan, lurra oñez ozta ukitzen zuela zoaien. Or Mi 100. Edo Gurutzea lorrean erabili al dut astalarretan yudu baten antzera? Ib. 145.
Bildutako lekuko zaharrena Azkueren hiztegikoa da, XX. mende hasierakoa eta Ataungo toponimoetan lehenengoa da XV. mende hasierakoa, hastalardia (1410). Beraz, *astalardi hitza bazen duela 600 urte eta horrela astalar zein *astalardi hitzen agerpena XV. mende hasieraraino aurreratzen da. Hitz elkartua da, asta- 'asto' + lahar.

jueves, 30 de abril de 2026

Arluizi toponimoa

 Arluizi da Ataungo toponimo bat, hiru toponimo eratorriren sorburua:

Arluizi
Arluizi: (= aluvión de piedra). Está a la caída de la peña Arrano palacio, 1655 “peña alta llamada Arrano palacieta”. 1721 “Guesalbe Arrano palacio”. El aluvión de piedra tuvo lugar hacia 1785 y todo el ganado que se hallaba pasturando en los términos de Gesalbe atemorizado, huyo mugiendo a la zona de Beanburu. (Juan Jose de Erzillegi, de oídas a sus antepasados).
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Gesalbe
    Erreferentzia: 09. karp. 228. zk. 4106 erreg.

Arluiziko beheko iturria

Arluiziko beeko iturrie: (= la fuente de termino inferior de Arluizi, aluvión de piedra). La fuente de Itxaal que corre oculta bajo tierra en un trecho reaparece en este lugar.
    Izaera: iturria
    Kokalekua: Gesalbe
    Erreferentzia: 09. karp. 217. zk. 4095 erreg.

Arluiziko belarsoroa
Arluiziko belarsoroa: (= el prado de aluvión de piedra).
    Izaera: belar-soroa
    Kokalekua: Gesalbe
    Erreferentzia: 09. karp. 222. zk. 4100 erreg.

Arluiziko iturria
Arluiziko iturrie: (= la fuente de arri luizi, aluvión de piedra).
    Izaera: iturria
    Kokalekua: Gesalbe
    Erreferentzia: 09. karp. 224. zk. 4102 erreg.
Toponimoa azaldurik dago, har- 'harri' eta luizi hitz elkartua, beharbada herrian bertan sortutako hitz elkartua.

Alkandoran toponimoa

 Alkandoran da Ataungo aurkintza bat. Euskaltzaindiaren Ataungo toponimia sailean informazio osagarri dago Alkandoran toponimoaz:

Alkandoran
Alkandoran: (= aran de arrika-ondo, junto al pedregal). 1657 “puesto llamado Alcandoran”. 1708 “termino de Alcandoran cuesta de Malda”. 1731, “cuatro nogales junto a la piedra grande de Alcandoran”. Había una piedra muy grande en el rio y hacia el año 1880 fue destruida con cartuchos de dinamita para pescar las truchas que debajo de ella se cobijaban.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 323. zk. 5956 erreg.

Alkandorango egileor-oroia
Alkandorango illor oroia: (= el solar del redil de Alkandoran). Propiedad de la casa Joanenea, fue abandonado en 1890.
    Izaera: orubea
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 327. zk. 5960 erreg.

Alkandorango muntegia
Alkandorango muntegie: (= el vivero de Alkandoran). Fue plantado hacia 1865.
    Izaera: mintegia
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 330. zk. 5963 erreg.

Alkandorango ordekea
Alkandorango ordekea: (= la llanura entre alturas de Alkandoran).
    Izaera: ordeka
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 321. zk. 5954 erreg.

Alkandorango soroa

Alkandorango soroa: (= la heredad de Alkandoran).
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 328. zk. 5961 erreg.
Toponimo nagusiaz gain, lau toponimo eratorri ere izan dira. Alkandoran toponimoaz ematen den etimologia, aran de arrika-ondo, junto al pedregal, ez litzateke zuzena. Toponimoa, aldaturik badago ere, ez da oso iluna, bi elementu izango zituen, bukaeran haran hitza eta oinarrian alkandora. Azken hau bitxia da, gutxi dira arropa izenekin osatutako toponimoak baina beste batzuk behitzat badaude, Atorrasagasti toponimoak, atorra hitzari emandako sarreran aipatuak.
Toponimoan gertatutako aldaketa bakarra haplologia litzateke, hau da, bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da. horrela, alkandora + haran > *Alkandoraran > Alkandoran. Bide batez, hauxe litzateke alkandora hitzaren lekuko zaharrenetako bat.

lunes, 27 de abril de 2026

Gindaoa toponimoa

 Gindaoa da Bergarako baso bat. Toponimo eratorri batzuk daude, Gindaoerreka eta Gindaoko hegia.
Bergarako euskara web gunean hirurak daude, Gindaoa toponimoaren lekuko zaharretan aldaerak daude: Iquindaobasterra (1811), Iquidao (1811), Eguindaoburu (1812), Guindao (1892), Quindao (1892)... Gindaoerreka toponimoaren lekukoak, askoz gutxiago dira, baina XVIII. menderaino heltzen dira: Guindauerrequea (1771) eta Guindau errequea (1771). Ezberdintasun bakarra, lekuko batean elementuak elkarturik zeuden eta bestean, bereizirik.
Gindaoko hegia toponimoaren lekuko zaharrena XIX. mendekoa da, Iquindaoburu (1811).
Lekukoak ikusi eta aldaera ugariak daude, zaharren gehienetan bokala dute hasieran, baina ez zaharrenetan, XVIII. mendekoetan. Hala ere, kontuan hartuz beste lekukoak, bokala hasieran zegoela uste dugu eta lekukoetako jatorrena Ikindao izan liteke. Dena den, aspaldian bokal hori galdu zen eta beste aldaera bat sortu zen, belare ahostuna zuena, gerora ahoskabetua. Azkenik, egun Gindaoa ofizialdu da eta bere azken bokala artikulua litzateke.
Ikindao lekuko jatorrena aukeratu bada ere, horrek ez du esan nahi izen jatorrena dela, aldaketa batzuk gertatu direlako. Beharbada agerikoena da bokalarteko sudurkariaren galera, lekukotu gabea. Hala bazen, *Ikindano izan zitekeen aurreko urratsa eta horrek gogorarazten du latin jatorriko antroponimo bat, Vicentius, Bikendi toponimoan dagoena, euskaran horrela egokitu zelako. Bergarako toponimoen aldaketek agian salatzen dute bere jatorria lehenagokoa dela. Jakina da Bikendi antroponimoa erabilia eta ezaguna izan zela Erdi Aroan, baina toponimo honen sorrera erromatarren garaikoa izan liteke, kontuan hartuz -ano atzizkia.
Beste aldaketa txiki bat gertatu zen, bokal asimilazio bat, i-e > i-i. Beraz, bilakaera luzea izan zen, hasierako fonema galdu zen, bokal asimilazioa izan zuen, bokalarteko sudurkaria galdu zen, hauek guztiak lekukotu gabeak. Lekukoak daudenetik, hasierako bokala ere galdu zen eta belarearen ahostuntzea gertatu zen. Zorionez, lekuko zaharrenetan toponimoa desitxuraturik badago ere, aztarrena eman dute analisi etimologikoa egiteko.

Urdiolaerreka toponimoa

 Urdiolaerreka da Arrankudiaga-Zolloko erreka bat. Izendegi ofizialean lekuko batzuk daude eta zaharrena XX. mende erdialdekoa da, Urdiola (1956). Alde horretatik aldaketarik ez da izan. Azken elementua argia da, erreka, baina Urdiola interesgarriagoa da. Bi elementu izango zituen, bukaerakoa ola 'etxola; burdinola' izena litzateke, toponimian oso ugaria. Oinarrikoan aldaketa bat gertatuko zen, Urdieta toponimoan bezala, bokal disimilazioa gerta zitekeen eta eo bokal bilkura gehiago bereizi zen io sortuz. Hala izan bazen, oinarriko elementu hori urde izango zen.