Gindaoa da Bergarako baso bat. Toponimo eratorri batzuk daude, Gindaoerreka eta Gindaoko hegia.
Bergarako euskara web gunean hirurak daude, Gindaoa toponimoaren lekuko zaharretan aldaerak daude: Iquindaobasterra (1811), Iquidao (1811), Eguindaoburu (1812), Guindao (1892), Quindao (1892)... Gindaoerreka toponimoaren lekukoak, askoz gutxiago dira, baina XVIII. menderaino heltzen dira: Guindauerrequea (1771) eta Guindau errequea (1771). Ezberdintasun bakarra, lekuko batean elementuak elkarturik zeuden eta bestean, bereizirik.
Gindaoko hegia toponimoaren lekuko zaharrena XIX. mendekoa da, Iquindaoburu (1811).
Lekukoak ikusi eta aldaera ugariak daude, zaharren gehienetan bokala dute hasieran, baina ez zaharrenetan, XVIII. mendekoetan. Hala ere, kontuan hartuz beste lekukoak, bokala hasieran zegoela uste dugu eta lekukoetako jatorrena Ikindao izan liteke. Dena den, aspaldian bokal hori galdu zen eta beste aldaera bat sortu zen, belare ahostuna zuena, gerora ahoskabetua. Azkenik, egun Gindaoa ofizialdu da eta bere azken bokala artikulua litzateke.
Ikindao lekuko jatorrena aukeratu bada ere, horrek ez du esan nahi izen jatorrena dela, aldaketa batzuk gertatu direlako. Beharbada agerikoena da bokalarteko sudurkariaren galera, lekukotu gabea. Hala bazen, *Ikindano izan zitekeen aurreko urratsa eta horrek gogorarazten du latin jatorriko antroponimo bat, Vicentius, Bikendi toponimoan dagoena, euskaran horrela egokitu zelako. Bergarako toponimoen aldaketek agian salatzen dute bere jatorria lehenagokoa dela. Jakina da Bikendi antroponimoa erabilia eta ezaguna izan zela Erdi Aroan, baina toponimo honen sorrera erromatarren garaikoa izan liteke, kontuan hartuz -ano atzizkia.
Beste aldaketa txiki bat gertatu zen, bokal asimilazio bat, i-e > i-i. Beraz, bilakaera luzea izan zen, hasierako fonema galdu zen, bokal asimilazioa izan zuen, bokalarteko sudurkaria galdu zen, hauek guztiak lekukotu gabeak. Lekukoak daudenetik, hasierako bokala ere galdu zen eta belarearen ahostuntzea gertatu zen. Zorionez, lekuko zaharrenetan toponimoa desitxuraturik badago ere, aztarrena eman dute analisi etimologikoa egiteko.
Mostrando entradas con la etiqueta Vincentius. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Vincentius. Mostrar todas las entradas
lunes, 27 de abril de 2026
Gindaoa toponimoa
martes, 13 de marzo de 2018
Pikandiain toponimoa
Legazpiko toponimoa, Biurrain bezala. Pikandiain (https://www.mendikat.net/com/mount/5088) tontor izena litzateke, oronimoa. Azterketa etimologikoa egiteko, egungo aldaera kontuan hartu eta piku + handi + gain bezalako bat proposa liteke, baina badago Erdi Aroko toponimo bat, egungoaren aldaera zaharragoa izan daitekeena, Bikendiain, muinoa omen zena, lekukoak irakurrita. Documentación medieval del Archivo Municipal de Legazpia (1290-1495) liburuan badira urte bereko bi lekuko, 1430. urtekoak:
56. or.: “Iten, mojonamos e ponemos otro mojón en [e]l çerro que desçiende del lugar llamado Viquendiayn ayuso fasia Legaspia, entre una faya e un otro árbol qu’es llamado en vascuençe urquia, que nos las dichas partes sennalamos e trasamos por sennales del dicho lugar donde posimos el dicho mojón”.
68. or.: “Fecha e otorgada fué esta carta cabo el dicho mojón qu’está puesto en el dicho çerro que desçiende de Viquendiayn fasia Legaspia, a veynte e ocho días del mes de otubre anno del nasçimiento de Nuestro Salvador Ihesu Christo de mill e quatroçientos e treynta annos”.
Bi aldaerak, Bikendiain eta Pikandiain toponimo bakarrekoak badira, azaldu beharra dago gertatutako aldaketak. Hasierako b- > p- erraz azaltzen da asimilazioz, bigarren silaban zegoen herskari ahoskabeak lehenego silabakoa ahoskabetu zuen. Beste aldetik, bigarren silabaren bokala, e > a irekitzerako, badira azalpen bat baino gehiago, edo disimilazioaz gertatuko zen, i-e-i > i-a-i. Baina beste azalpenen bat ere izan liteke, i-a > i-e bilakaera hainbat lekutan gertatzen da eta berranalisiz i-e > i-a bilakaera gertatu zen, gertatu ez zen aldaketa zuzendu nahian.
Zalantza bat geratzen da, toponimoaren jatorriaz, lekuko zaharrena Bikendiain zen, eta lehenengo elementua Bikendi antroponimoa da, edo bere latin aurrekaria, Vincentius? Zaila da jakitea toponimoa garai erromatarrekoa den edo Erdi Arokoa, non Bikendi-ren lekukoren bat baden. Zalantza horretaz gain, azken elementua geratzen da, gain izena zen ala -ain atzizkia? Badakigu toponimoa leku garaian bazela, beraz, aukera bazen gain izateko, nahiz eta egituraren aldetik, -ain atzizkia ere izan ahal.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)