Baztela da Oiartzungo toponimoa, hainbat leku izendatzeko, aurkintza bat da, ur-jauzi bat eta erreka bat. Oiartzungo toponimia liburuan informazio gehiago dago, 101. or.:
Baztela. Parajea.Zoritxarrez, ez dago lekuko zaharrik eta hori oztopo nabarmena da. Hala ere, toponimo honen etimologia bat aurkeztuko dugu, aldaketa handi baten beharra badu ere.
Uzpurutik hurbil Baztelaerreka, Baztelako urjauzia, Baztelagainko eta Baztelapagoeta aurkitzen dira.
Aipatutako libururan badago oso toponimo antzeko bat, Bastida, orrialde berean aztertua:
Bastida. Baserria.Antza oso handia dago bi izenen artean, Baztela eta Bastida izenek fonema kopuru bera dute, egitura silabikoa ere eta horrek galdera bat sortarazten du, antza nola azaldu? Sarrera honen arabera Baztela lehen ezberdina zen eta aldatu zen, agian toponimo honen eraginez. Hasieran toponimoa *Balezta izan zitekeen eta beharbada Bastidaren eraginez metatesi bat gertatu zen: l-zt > zt-l. Oso bilakaera bitxia da baina horrela izena erabat argiturik geratuko zen, beste ezer gehiagoren beharrik gabe.
Errenteriako mugatik hurbil kokatua, XVI. Mendeaz geroztik dokumentatzen da. Pastida, Bastida edo Paxtire ahoskatzen da. Toponimo eratorriak: Bastidaerreka, Bastidaiturri.
Toponimoa *Balezta bazen, balezta hitza erabat egokituko zen; hala ere, izendapenaren arrazoia iluna da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario