martes, 14 de marzo de 2023

Gabiardatza toponimoa

 Gabiardatza da Zornotzako baso baten izena. Udalerriko honetako web-gunean badago orri bat Gabiardatza toponimoari buruz. Zoritxarrez, lekuko zaharretan nahasmen handia dago eta ahozko lekukoei esker toponimoa horrela finkatuko zen.
Toponimoan hitz elkartu bat dago, gabi-ardatz, burdinoletako hiztegikoa dena:

GABI-ARDATZ (V, G, AN; Lar Cor 67, Aq 150, Añ). Ref.: A; Iz ArOñ. Huso del martinete, viga de madera que lo sujeta. "El huso que menea la gabia a impulsos de la rueda exterior" Lar Cor 67. "Mango del mazo" Aq. "Gabí-ardatza baiño senduao" Iz ArOñ. v. ARDATZ-NAGUSI e infra GABI-IGUN, GABI-KIRTEN.
Saldu zituezala bederatzi pago eta gabi ardazpat. (Zollo, 1770). FLV 2019, 469. Gabi ardatza beziñ zuzenak / karrikak dituzte egiten. Otag (in FrantzesB II 132). Gorputz zuzena gabi-ardatza lez. Azc PB 121.
Ezin jakin izendapenaren arrazoia. Edonola ere, aipatzen omen den gabi-ardatz hori nahiko nabarmena izango zen, etxeak izen hori hartzeko.
Toponimian badira gabi izenarekin sortutakoak, gabi-arotz hitz elkartua hainbat etxe izenetan dagoelako, Gabiarostegi eta Gabirostegi toponimoetan, esaterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario