martes, 14 de marzo de 2023

Purkitza toponimoa

 Purkitza da Zuiako aurkintza bat. Lekuko zaharrik ez badago ere, etimologia egokia aurkitu daiteke, kontuan izanik oinarriko hitz ezagun baten aldaera izan daitekeela, urki hitzarena, hain zuzen:

urki.
Etim. Entre (b)urki y turki es posible que se haya perdido un eslabón gurki o kurki, debido a asimiliación. Se ha pensado en un origen i.-e. (a.a.a. birihha, etc.).
(gral.; VocCB , Zam Voc ; -kh- Hb, Dv), burki ( -kh- BN, S; Sb-Urq, Foix), turki (V-ger), epurki, epuski (A Apend). Ref.: Alth Bot 4; A (urki, burkhi, turki); Lcq 155; AEF 1955, 72; Iz ArOñ ; Caro CEEN 1969, 228; Elexp Berg; ZestErret.
Abedul.
[...]
Burki bada eta horrek errazten du inoiz *purki aldaera izatea, jakinik epurki ere izan dela. Burki > *purki azaltzeko asimilazio batean pentsatu behar dugu, b-k > p-k; herkari ahoskabetasuna asimilatu da.
Azken elementua -tza atzizkia litzateke, toponimian behin eta berriz agertzen dena.
Hemen aurkeztutako etimologia zuzena bada, litekena da inoiz *purki aldaera ere izatea, nahiz eta testuetan ez agertu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario