Txominlarrena da Lezamako baserri bat, Bizkaian.
XVIII. mendeko bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Chomin Larrena [N, TO]Toponimoak bi elementu lituzke, hasierakoa Txomin antroponimo hipokoristikoa genuke, Domingo antroponimotik sortua. Bestea larren hitza da, larrain izenaren aldaera. Normalean, sartaldeko aldaera larrin da, toponimo ugaritan dagoena, Larrinaga, Larrinbe bezalakoetan. Larren ere ezaguna da Bizkai aldean, baina lekukotza oso urrikoa du.
Chomin_Larrena (la caseria de), Lezama, a.1745, FogVizcayaMs.
Chomin_Larrina (la casa de) [tercer partido], Lezama, a.1796, FogVizcayaMs.
Aipagarria da Txomilantegi toponimoarekin dagoen ezberdintasuna, azken honetan nl > l soiltzea gertatu zen, baina Lezamako toponimoan bi elementuek iraun dute aldatu gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario