lunes, 20 de marzo de 2023

Idotorbe toponimoa

Idotorbe da Gipuzkoako Elgoibarko biztanle-entitate bat.
Toponimoaren lekuko zaharrik ez izateak lana oztopatzen du eta ziurtasuna kentzen dio. Hala ere, azalpen etimologiko bat proposatuko dugu, ohartuz laburketak gertatu direla, toponimoa luzea delako. Toponimoaren bukaeran orbe hitza egon daiteke, orube izenaren aldaera, hau ere laburtua. Aldaera bera Nagiorbe toponimoan dago. Hasierakoa zailagoa da, baina lehenengoa idoi izan daiteke, laburtua izan dena. Geratuko litzateke /t/ soil bat, beharbada -eta atzizkiarena. Beraz, elementu guztiak zerrendaturik, idoi + -eta + orbe. Aldaketak gertatu ziren eta bokal batzuk denboran galdu ziren, idoi + -eta > *Idoieta > Idoeta + orbe > *Idoetorbe > Idotorbe. Bilakaera ez da luzea baina lekuko zaharragoek baiezta dezakete, edo emandako etimologia berraztertzera eraman.

No hay comentarios:

Publicar un comentario