Lizarrako toponimo zaharren artean bazen Arkaburua, XIII. mendetik ezaguna. Toponimoaren dokumentazioa José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanekoa da, 140. or.:
Jimeno Juriok berak ederki azaldu zuen toponimo hau, interesgarria alde batzuetatik. Hasteko, arka izena erabiltzeagatik eta ez uharka izen elkartua, Uarkape toponimoan dagoena, baita eta beste batzuetan ere. Bestetik, arka toponimiko hau izen horren lehenengo lekukoa litzateke, Orotariko Euskal Hiztegian lehenengoa Landucciren hiztegikoa da, 1562. urtekoa. Beraz, Arkaburua toponimoaren arka 267 urtetan aurreratuko litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario