Amitar da Elorrioko mendi bat, badago toponimo eratorri bat, Amitarroste aurkintza.
Lekuko zaharrena XVIII. mendekoa da, Amitar (1780). Egungo ahoskera Amittar da. Lekukotza ez da oso handia baina toponimoa analiza daiteke, baina jakinik lekuko zaharrik ez dagoela eta aldaketa baten beharra dagoela. Bukaerako silaban ia > a soilketa gertatuko zen eta, beraz, lehenago *Amitiar izango zen. Toponimoak bi elementu lituzke, *Amiti antroponimoa eta ihar izenondoa. Azken hau ezaguna da toponimoan, horrela blog honetako Lasiar eta Udiarraga toponimoetan izenondo bera legoke.
Antroponimoa garai batean nahiko hedatua izan zen, Erdi Aroan eta Amitesarobe, Imitola toponimoen oinarria izan zen, beste batzuen artean. Aipagarria da toponimo honek aferesia ez jasatea, antroponimo honen eratorri batzuekin gertatu den bezala, cf. Mitizar toponimoa.
lunes, 5 de febrero de 2024
Amitar toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario