lunes, 12 de febrero de 2024

Garibai toponimoa

 Garibai da Bizkaian zein Gipuzkoan dagoen toponimoa. Bedian baserri bat da, Oñatiko herrian biztanlegunea da, gainera, herri horretan badaude toponimo eratorri batzuk, guztiak baserriak: Garibaibarren, Garibaigoiti eta Garibaiko errota. Oñatiko toponimoaren lekuko zaharrenak XVI. mende hasierakoak dira, Garibay (1520).
Mende horretakoak dira Dokuklik web-guneko lekukoak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Garbe eta Garbea toponimoen sarreran gain > gar- bilakaera aurkeztu genuen eta Garibai toponimorako ere egokia izan daiteke: gar- 'gain' + ibai > Garibai. Azalbide bera izan dezake garate izenak, gar- 'gain' + ate.

No hay comentarios:

Publicar un comentario