Arkaga da Zuiako aurkintza bat. XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
ARCAGA, 1703, labrantío de Vitoriano.Toponimoa laburra bada ere, bi elementuz osaturik dago, azkena -aga atzizkia da eta oinarrikoa arka izena. Hitz hau ez da ezezaguna blog honetan, uharka hitza behin eta berriz aztergai izan delako, Uarkalde toponimoan bezala.
Litekeena da garai batean arka eta uharka sinonimoak izatea eta gero, zehazte aldera, uharka sortu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario