miércoles, 14 de febrero de 2024

Lupiaran toponimoa

 Lupiaran da Urduñako aurkintza baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina toponimoaren analisia egin daiteke, jakinik hemen aurkeztuko den etimologia dagoen datuetatik osatua dela, lekuko zaharragoek etimologia alda dezakete, edo ziurragotu. Azken elementua haran izena da, egun oso ezaguna baina hasierakoa ez da horrela. Ongi egokituko litzateke lupia, arrain izena. Baina hau itsas arraina da eta Urduñak urrun du itsasoa. Beste alde batetik, horrelako elkarketa, lupia + haran, oso bitxia litzateke eta interpretatzeko zaila.
Blog honetan proposatutakoa bestelakoa da, oinarriko elementua antroponimo bat izango zelako, Lupi, Lope ezagunaren aldaera zaharra. Alfonso Irigoienek izen hori aipatu eta aztertu zuen bere La lengua vasca en relación con la antroponimia y otras cuestiones medievales lanean, 13. or.:

Orrialde berean Lupia ere aipatzen du, emakumezko aldaera dena eta toponimoan ere ongi egokituko litzatekeena:

Laburtuz, Lope ezagunagoaren aldaera zaharra Lupi antroponimo gizonezkoa zen, Lupìa emakumezkoa. Bata edo bestea izango ziren toponimoaren oinarri egokiak, jakinik antroponimo gizonezkoak askoz ohikoagoak direla toponimian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario