viernes, 16 de febrero de 2024

Babilonia toponimoa

 Babilonia da Gipuzkoako eraikin batzuen izena, baserria da Albizturren eta Usurbilen, Urnietan Babilonia izeneko etxea dago eta Oiartzunen Babiloniaberri baserria.
Arrasaten ere izan zen izen bereko etxe eta errota bat, lekukoek hiru mende baino gehiago iraun zuten Arrasateko toponimia liburuan agertzen den bezala, 114-115. or.:

Lekuko zaharrena XVII. mende hasierakoa, 1603. urtekoa. Dirudienez gero izenaz aldatu zen eta horregatik ez dago egun izen hori dutenen artean.
Gipuzkoako toponimo hauek oso izen urrunera eramaten gaituzte, Babilonia hirira, hain zuzen. Ezin jakin izena jartzearen arrazoia, beharbada eliza kristauaren eraginez Babilonia ezaguna izan zen, baina bitxia da Gipuzkoan lau etxe izenetan izen hori aurkitzea.

Eguneraketa (2025-11-14):
Badago XVII. mende hasierako lekuko bat, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa:

Usurbil con cuatro barrios. Villa.
25. La casa de Achega A de parientes mayores, Paris, Troya, Babilonia, Infanzon, Juan de Unzarena, Bursar, Gaztañaga, Olloqui, Olarria, Arrazain, Ibarrola, Aniceta, Itsascue, Yarza, Sagastizar, Alarrun, Asteasuainzarra, Ugarte, Vizcarret, Portalea, Achegazarra, Celai andia, Suelo, Arriola, Aguirre. 25.
Babilonia izena ez zen ezezaguna eta horrela, XV. mendeko euskal lurretan bere aipua jasotzen da Lope Garcia de Salazarren Bienandanzas e fortunas liburuan, 1475. urte ingurukoa. Liburu honen atal batzuetan agertzen da. Hasieratik agertzen da, 1. liburuan (kapituluan) aipu ugari daude, hona hemen lehenengo biak:
E quando Noé ovo partida toda Asia con sus tierras e términos de África e de Urropa e la dio por mayorazgo a Sen, su fijo mayor, segund dicho es, partió África con sus tierras e términos de los dichos África e Uropa en esta manera: África se parte de Asia en el (la) mar Turbio de Levante, como ba del Jafa fasta Belcaire, entre el río de Babilonia e el río Turbio de Egito fasta la mar que çerca toda la tierra que es al Su[r], que es la más caliente del mundo, como dicho es en la dicha partiçión de Assia;
[...]
Título de cómo el Señor estruyó los edefiçios de Babilonia e los lenguajes mesclados en diversos entendimientos e se derramaron todas las gentes por el mundo
Eliza kristauaren liburu sakratuan agertzeak Babilonia toponimoa ezagun bihurtu zuen Erdi Aroko Europan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario