Antxinena da Oñatiko parke baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta horrek esan nahi du hemen aurkezuko den etimologia dagoen informazioarekin egin dela. Informazioa aldatuko balitz, lekuko zaharrak eskuratuz, toponimoa ezberdina balitz etimologia aldatu bekarko litzateke, zatiz edo osorik.
Toponimoak antz nabarmena du Antzin toponimoaren sarreran aipatu ziren Santsinenea etxearekin eta Santsinenea aurkintzarekin. Bi toponimoen oinarrian *Santsin dago, Santxo (edo aldaera bat) antroponimoaz eta -in atzizkiaz sortuak. Santsinenea eta Antxinena oso izen antzekoak dira, ezberdintasun agerikoena hasierako txistukariarena da, batean dago eta bestean ez; hau txistukarien disimilazioagatik gertatu da eta ohikoa da Santxoren eratorri batzuekin eta adibide egokia Antxinena toponimoa izan daiteke.
viernes, 23 de febrero de 2024
Antxinena toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario