miércoles, 6 de marzo de 2024

Abitain toponimoa

 Abitain da Azpeitiko baserri baten izena. Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialeko web orriko lekukotza ez da zaharra, Abitain, 1984. urtekoa.
Toponimoa, bukaera kontuan hartuz, bi elementuz osaturik dago, azkena -ain atzizkia izan daiteke eta normalean aurrean antroponimo bat izan ohi da eta hobekien egokitzen dena Abitus izan daiteke. Antroponimoa latinekoa da, Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian aipatua, s. v. Abitus:

Eguneraketa (2024-11-29):
Sarrerako lekukoez gain, badago beste bat, apur bat zaharragoa dena, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
ABITAIN (2 viv.) (prop.), Izarraitz ballara
-
Urte gutxiko aurrerapena dago baina toponimoaren lekuko urriei beste bat gehitzen zaie. Gainera, Frantzian beste toponimo bat dago Abitaine udalerria, frantsesez eta ofizialki Abitain; gaskoiz Avitenh, Pirinio Atlantikoak departamendukoa, Okzitaniako Bearno eskualdean dago. Frantsesezko wikipediako sarreran lekuko zaharrak daude eta proposamen etimologiko bat, Azpeitiko toponimorako berbera:
Michel Grosclaude propose l'étymologie latine Avitus (nom d'homme 'Avit') augmentée du suffixe gascon enh.
Aipatzen den atzizki hori Euskal Herriko -ain atzizkiaren kidea litzateke, beharbada bere aldaera gaskoia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario